X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

20|02|24 Funtsezko kopiagintzaren hastapenak. Museoko kopiagintzaren bidez pinturan murgilduz

Pintura ikastaroa | 20.04.01 - 05.27

 

Izena emateko epea martxoaren 13ra arte, ostirala, luzatu egin da

 

Funtsezko kopia deritzonak margolarien utopia batera bideratzen gaitu neurri batean, zeinaren arabera irudiaren errealitatearekiko korrespondentzia zehaztasunera gerturatzen den, haren bidez errealitate horren fede emanez. Ikastaro nagusiki praktiko honek justu kontrakoaz dihardu, ulerturik errealitatea, aldakorra ez ezik, pertsonek beren irudikapenen bidez inguruarekin duten harremanen mendekoa ere badela.

Pinturan hasitako pertsonei zuzendua, Luis Candaudap izango da koordinatzailea, UPV-EHUko Pintura Masterreko artista laguntzailea eta margolaria, eta ikastaroaren abiapuntua «eredua-kopia» esaten zaiona izango da. Ikastaroaren xedea da museoko obrek egungo sortzaileari eskaintzen dizkioten aukerak zabaltzea, egile batzuen praktikarekin konektatzeko asmoz.

Helburuak dira obraren funtsezko ardatza hautematea, ideia piktoriko bat oinarri hartuta prozeduraren aplikazioa ulertzea, kopiak egiten ohitzea, sortzea xede duen behaketan ohitzea eta aurreikusitako formatua gauzatzea egilearekin zerikusia duten terminoetan. Behaketa, hausnarketa eta jarduera piktorikoa batzen dira praktika interesgarri honetan, eta pinturaren berezko harremanen lengoaiarekin bat datozen gorputzeko atal guztiak mugitzen hasten dira.

 



16 saio (40 ordu)

Astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:30era

140 € publiko orokorra / 120 € Museoaren Lagunak

Leku mugatuak

DEIALDIA, HELBURUAK ETA ESKARIAK

 

Zerrendara itzuli