X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

14|10|28 Japoniar artea Palacio bilduman

Gela berria


Japoniar artea eta japonismoa. Bilboko Arte Ederren Museoa bilduma erakusketa arrakastatsuaren ondoren (BBK aretoa, 14/06/10-14/09/15), museoak japoniar artearen pieza berezienetako batzuen aukeraketa jarri du ikusgai 20. aretoan, era iraunkorrean.

Ekialdeko artearen Palacio bilduma

José Palacio (Montevideo, 1875-Bilbao, 1952) pertsonaia ezohikoa zen garai hartako Bilbon; izan ere, sasoi hartan, bildumagileek Europako antzinako margolanak eskatzen zituzten, eta soilik artista gazteek, adibidez Ucelayk edo Guiardek, estimatzen zuten estetika nipondarra. Kultua eta jakintsua izanik, 1925. eta 1932. urteen artean Parisen zeuden Hôtel Drouot-eko eta Georges Petit galeriako enkante ospetsuetara joaten zen, ekialdeko artearen bilduma aparta osatu ahal izateko. Palacio hil zenean, berriz, bilduma hori museoan sartu zen, haren oinordekoa zen María de Arechavaletaren bitartez.

Areto honetan, bildumako atal japoniarra osatzen duten berrehundik gora piezen aukeraketa bat dago ikusgai. Bertan, besteak beste, honakoak daude: margolanak eta estanpak, tsuba (sablearen xafla gordetzekoa), inro eta netsuke (objektuak eramateko kutxatxoa, eta kutxa hori kimonoko gerrikotik zintzilikatzeko topea) deitutako elementuz osatutako multzo baliotsua, suzuribako kutxak (idazketarako) eta sikisibako (paperak gordetzekoa) eta tearen zeremoniarako zeramikak. Gehienak Edo garaian datatutakoak dira, XVII. eta XIX. mendeen artean; hain zuzen ere, Japoniak orduantxe sortu zuen bere arterik bereizgarriena.

Loturak

Zerrendara itzuli