X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|10|15 BBVA fundazioa eta museoa elkarlanean, MULTIBERTSO beken edizioan

BBVA Fundazioak bideoartea sortzeko hamar MULTIBERTSO beka emango ditu, Bilboko Arte Ederren Museoarekin elkarlanean.

BBVA Fundazioa bideosorkuntza bultzatzeko eta ezagutzera emateko lana egiten ari da azken urteetan. Testuinguru horretan sartzen dira Bilboko Arte Ederren Museoarekin sinatutako lankidetza hitzarmenak, Bideoarte eta Sorkuntza Digitalerako programa abiarazteko, eta elkarrekin sustatzeko Bideoartea sortzeko MULTIBERTSO Bekak.

Bekak bideoartistei zuzenduta daude. Fundazioa 2014az geroztik ari da horiek sustatzen, eta orain museoak ere parte hartzen du; izan ere, ebaluazio batzordean egongo da. Batzorde hori adituek osatzen dute, eta bi erakundeetako zuzendariak izango ditu buru, onuradunak hautatzeko prozesuan zein artistek bekei esker sortutako bideoak zabaltzerakoan.

Edizio honetan hamar beka emango dira, 30.000 eurora artekoa bakoitza, proiektu originalak sortzeko, eta gehienez ere urtebeteko epean egin beharko dira. Eskaerak abenduaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira. Deialdiaren oinarri osoak eta laguntza hauek jaso dituztenen proiektuak ikusgai daude bi erakundeen webguneetan zein webgune honetan: www.multiverso-fbbva.es

 

 

Zerrendara itzuli