X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|02|14 Letra partekatua (ABC sekretua)

Helduei zuzendutako tailerra, Ana Isabel Román eta Edu Lópezen eskutik. Erakusketa ikusteko beste ikuspegi bat proposatzen digute, bost ibilbide desberdin oinarri hartuta. Solasaldi eran, artistek obrekin duten harreman berezia azalduko dute, horien muntaiaren koordinazioan izan duten esperientziatik abiatuta, eta beren lanaren ezagutzaren berri emango dute. Baina ez hori bakarrik; izan ere, arlo pertsonaletik edo profesionaletik harago oso gutxitan joaten diren kontuak ere kontatuko dituzte. Ibilbideak areto (letra) batean hasi eta beste batean amaituko dira. Tartean, beste areto batean egingo da geldialdia; hori izango da, hain zuzen ere, hausnarketak eta ezusteko elkarguneak eskainiko dituen diskurtsoa egituratuko duen ardatza.

 

19.02.26

Arte-tik Bilbao-ra Japon-etik pasatuta

19.03.12

Heriotza-tik Mom-era Grotte-tik pasatuta

19.04.02

Otherness-etik Retrato-ra Quiet-etik pasatuta

19.04.30

Terre-tik BikoiTZ-era HuTS-etik pasatuta

19.05.14

Vida-tik Zubi-ra Yo-tik pasatuta

19:00etatik 20:30era

 

Tarifa orokorra pertsona bakoitzeko: 4 € / Museoaren Lagunak: 2 € / 25 urtetik beherakoak: doan

Izen-ematea museoaren webgunean edo txartel-leihatilan 19.02.11tik aurrera (doako sarrerak leihatilan soilik)

 

IZEN-EMATEA

 

Babeslea: BBK

Zerrendara itzuli