X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

15|11|26 Museoa abenduak 8 ere irekita egongo da

Abenduaren 8an (asteartea, eta, beraz, itxita egoteko ohiko eguna), Museoa irekita egongo da, ezohikoa bada ere. Horrela, bada, asteburuan eta zubian (larunbata 5, igandea 6, astelehena 7 eta asteartea 8), Museoa egunero egongo da irekita, 10:00etatik 20:00etara.

 

AGENDA

• Hormako mezuak erakusketa gure herrialdean gaur egun arte egindako kartelgintzari buruzko erakusketarik handiena da. 227 kartel, XIX. mendeko azken hamarkadetako aitzindarietatik hasita gaur egungo diseinatzaile handietara. Museoaren bildumakoak dira, eta lehen aldiz jarriko dira ikusgai, ibilbide tematiko baten arabera. Bisita gidatua, igandeetan, 12:00etan (5 €).

• Beranaren itzala luzea da. Lucas van Leyden, Mariano Moret bilduman erakusketa. XVI. mendeko maisu horren eta bere jarraitzaileen grabatuen aukeraketa baliotsua.

• Carmen Thyssen Málaga Museoko Raimundo Madrazoren Mozorro-dantzaldiko irteera Obra Gonbidatua museoko fondotik ateratako Madrazoren beste zortzi lanekin batera aurkeztuko da.

• Andres Nagel euskal artista garaikidearen 34 obra, oraintsu dohaintzan emandakoak.

• Cranach, Martin de Vos, Greco, Ribera, Zurbarán, Murillo, Gentileschi, Goya, Sorolla, Cassatt, Gauguin, Zuloaga, Bacon, Chillida, Tàpies eta Barcelóren bildumako maisulanak, bai eta euskal artisten bildumarik onena ere. Audiogida: 1 €.

 

Zerrendara itzuli