X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

13|11|08 Museoko “Bitxiak” kanpainak Luxury Awards saria irabazi du

Arte Ederren Museoko “Bitxiak” kanpainak Luxury Awards saria irabazi du, Zuzeneko eta Sustapenerako Marketinaren kategorian.



Lehiaketara aurkeztutako 350etik gorako hautagaitzetatik, 25 baino ez ditu aukeratu Komunikazioaren munduko profesional handiz osatutako epaimahaiak.

Joan den urtean, Bilboko Arte Ederren Museoak plan bat jarri zuen abian, bilduma iraunkorreko 17 maisulan nabarmentzeko asmoz. Content marketing (edukien marketina) arloko estrategia betez, 17 pieza idatzi ziren. Modu horretan, bisitariei irakurketa bisualeko gakoak ahalbidetzen zaizkie, eta aukeratutako artelan bakoitzaren berezitasuna nabarmentzen da. Gero, kartelen eredu zehatza diseinatu zen, eduki esanguratsu hori eta obren kokapenaren planoa bertan jasotzeko. 

Udan, museoak, ikusle potentzialak antzemateko estrategiari jarraituz (estrategia hori denboran zehar garatu da), Bilboko 4 eta 5 izarreko hotelei zuzendutako marketin zuzeneko kanpaina egiteko eskatu zion Herederos de Rowan agentziari. Ohiko zenbait pieza diseinatu ziren (banderatxoak, poltsak, prentsako eta irratiko iragarkiak), eta ezohiko pieza bat hoteletako logeletarako: bitxigintzako estutxe bat, barruan diamante formako pop-up bat zeukana. Pop-up horren aldeetan, bildumako maisulanetako xehetasunek (“bitxiek”, alegia) egiten zuten distira.

Erantzun-portzentajea nabarmena izan zen: %25,4koa, hain zuzen. Emaitza hori oso ona da kanpaina honetarako eta izan duen estrategiarako.

Sari honetaz gain, museoaren eta Herederos de Rowan agentziaren arteko lanak beste zenbait aintzatespen izan ditu berriki; esate baterako, Komunikazio Museistikoaren Berrikuntzako Laus 2012 saria.

Luxury Advertising Awards jaialdiak balioa eman nahi dio agentzien eta bertako sortzaileen kalitateari, premium sektoreko publizitatearen esparruan. Horretarako, markek komunikazio-agentzien bitartez jasotzen dituzte sariak, ospe handiko lanengatik, publizitate konbentzionalagoaren bitartez nekez lortzen diren erakargarritasun, kalitate eta dotoreziarekin. Sariez gain (atzo eman ziren, azaroaren 7an, Marbellan), jaialdiak bere alderdi solidarioa erakutsi zuen; izan ere, 45.000 euroko dohaintza egin zuen beketan, langabezian dauden sortzaileek antolatutako Creativos al Sol lehiaketarako.

Loturak

Zerrendara itzuli