X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

13|02|22 Néstor Basterretxeak "Intxixu" eskultura bisitatu du

Kutxabank egoitzaren ondoan


Néstor Basterretxeak Intxixu (1973. Brontzea. 222,7 x 104 x 31 cm), bere eskultura, Kutxabank egoitzaren ondoan jarrita dagoena, bisitatuko du, Bilboko Kale Nagusian.

Izan ere, BBK erakundeak babesten du Bilboko Arte Ederren Museoak euskal sortzaileari eskainitako atzera begirako zabalaren erakusketa (13/02/25–13/05/19).

Erakusketak zenbait arte-diziplinatako (eskultura, pintura, marrazkia, diseinu industriala, kartelgintza, etab.) 200 lan baino gehiago bilduko ditu museoaren BBK aretoan. Horiek guztiek XX. mendeko euskal eskulturaren berritzaile nagusienetakoa izan den Néstor Basterretxearen (Bermeo, Bizkaia, 1924) ibilbide artistikoaren 60 urte pasatxoen gaineko ideia osoa ematen digute.

Loturak