X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

17|03|17 Zine-zikloa berria

"Renoir: intimitatea" erakusketa

 

Pierre-Auguste Renoirri eskainitako erakusketa dela-eta, pintoreari eta haren garaiari buruzko zikloa antolatu du.

Programari hasiera emateko, Gilles Bourdosek 2012an filmatutako Renoir lana izango dugu, artistaren kontakizun biografikoa. Ondoren, Bertrand Tavernierren Un dimanche à la campagne (1984) etorriko da, Frantziako landazabalera egindako hurbilpen hunkigarria, eta artearen eta bizitzaren arteko harremanari buruzko elkarrizketa dena. Gero, Une partie de campagne (1946) film ertaina proiektatuko da. Bertan, Jean Renoirrek omenaldia egiten dio aitari, eta zinemari eta pinturari buruz hausnartzen du haren koadroen bidez. Azkenik, Fernando Truebaren Belle Époque izango dugu ikusgai –ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria 1993an–. Garai hartako espiritua ekartzen digu gogora, pintore bitxi baten eta haren lau alaben istorioaren bidez.

 


Renoir. Gilles Bourdos (2012).
J.B.A. (Azpitituluak gaztelaniaz)

Otsailaren 24an (ostirala), 19:30ean


Un dimanche à la campagne. Bertrand Tavernier (1984).
J.B.A. (Azpitituluak gaztelaniaz)

Martxoaren 3an (ostirala), 19:30ean


Une partie de campagne. Jean Renoir (1936).
J.B.A. (Azpitituluak ingelesez)

Martxoaren 10ean (ostirala), 19:30ean


Belle Époque. Fernando Trueba (1992).
J.B.

Martxoaren 17an (ostirala), 19:30ean


 

Sarrera doakoa da, eta proiekzioaren egun berean hartu ahal izango da museoko txartel-leihatilan.

 

Jaitsi liburuxka pdf formatuan

Zerrendara itzuli