X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

16|05|25 Aintzatespen berria Bilboko Arte Ederren Museoko argitaratze lanari

Mensajes desde la pared: carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1886-1975) katalogoak 2015ean Argitaratutako Liburu Onenen bigarren saria jaso du, Arte Liburuen modalitatearen barruan.


Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 2015. urtean Argitaratutako Liburu Onenen Sariak ezagutarazi ditu –atzo, maiatzaren 24an ebatzitakoak–; sari horien helburua da liburuen edizioa aintzatestea eta suspertzea. Horretarako, adituz osatutako epaimahai batek 123 obra baloratu ditu, sei kategoria hauetan banatuta: Artea, Liburuzaletasuna, Faksimileak, Haur eta Gazteentzakoak eta Lan Orokorrak eta Dibulgaziokoak.

Saria, hornikuntza ekonomikorik gabekoa, ospe handikoa da, eta argitaratze-lana aintzatesten du. Saritutako liburuak nazioarteko liburu azoketan erakutsiko dira, hala nola LIBERen (Bartzelona, 2016ko urriaren 12tik 14ra) eta ehun urte bete dituzten Frankfurteko (2016ko urriaren 19tik 23ra) eta Leipzigeko (2017ko martxoaren 23tik 26ra) azoketan. Ondoren, Leipzigeko German Book and Type Museum erakundeari dohaintzan emango zaie.

Mensajes desde la pared: carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao (1886-1975) [Hormako mezuak: Bilboko Arte Ederren Museoko bildumako kartelak (1886-1975)] katalogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historia eta Musika Sailako irakasle Mikel Bilbao Salsiduaren idatziak barne hartzen dituena, izen bereko erakusketarako (15/10/06-16/01/18) argitaratu zuen museoak. BBKren babesari esker, museoko kartelen funts historikoko berrehun lan baino gehiago erakutsi zituen lehenengo aldiz.

BBK-Museoa 2008/2009 bekari esker Mikel Bilbao Salsiduak egindako azterketatik abiatutako entsegu sakonaz gain, museoko Argitalpen Sailak plazaratutako katalogoak Grafik estudioko Mikel Ibarluzearen diseinua izan zuen, bai eta Estudios Durero eta Grafilur enpresetako fotomekanikako eta inprimatzeko zerbitzuak ere, hurrenez hurren; izan ere, museoak enpresa horiekin kolaboratzen du duela zenbait urtetik.

2013an, museoak sari berdina jaso zuen orduan, baina hirugarren lekuan geratu zen, Goya. Estampas de invención. Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Goya. Asmatutako estanpak. Kapritxoak, Hondamendiak, Tauromakia eta Burugabekeriak] izeneko katalogoarekin, Aragoiko maisuaren estanpei eskainitako erakusketarako (12/06/11-12/09/23) argitaratu zena.

 

 

Enlaces

Zerrendara itzuli