X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|09|05 Prestakuntza programak. 2019-2020 ikasturtea

Irakasleen prestakuntza

 

ARTETERAPIA JARDUNALDIAK  |  2019.09.20-21

 

Jardunaldi hauen asmoa Bilboko Arte Ederren Museoan Arteterapian egiten den lana erakustea da, bai eta ikuspegi argi bat eskaintzea ere, hain zuzen, hauei buruz: Arteterapia zer den eta nolakoa izan daitekeen hainbat kolektiborekin egindako diziplina honen alorreko lana, Grefart Arteterapian Formatzeko Institutuko profesionalen eskutik.

Hezkuntzaren, kulturaren, buruko osasunaren eta gizarteko eta erkidegoko esku-hartzearen alorreko adituei daude zuzendua, bai eta Arteterapiak giza potentziala garatzeko zer proposatzen duen hurbiletik aztertu nahi duten pertsonei ere.

 

Irailak 20, ostirala

 

16.30etan Harrera


17.00etan Hitzaldia

"Qué es y qué propone la Arteterapia: de la creación del Sujeto al Sujeto de la Creación"
Miquel Izuel Currià. Presidente de Grefart Arteterapia


18.00retan Arterterapiako esperientziak

"Incluimos el Museo". Museo de Bellas Artes de Bilbao
Karen Lund. Arteterapeuta
Mª Victoria Antoñanzas. Jefa del Departamento de Educación del Museo de Bellas Artes de Bilbao

"Historia de un hacer en compañía: acompañamiento a un adolescente en dispositivo individual"
Susana Corbella. Arteterapeuta. Coordinadora, docente y tutora del Diploma de Postgrado de Arteterapia del Instituto Grefart

"El ser creador: talleres de Arteterapia en atención grupal a personas adultas con diversidad funcional"
Ana Rosa Sánchez. Arteterapeuta. Artista multidisciplinar y profesora del Instituto Grefart


19.00retan Atsedenaldia


19.15etan Mahai-ingurua

"Prácticas artísticas que favorecen el desarrollo creativo y emocional de las personas"
Miquel Izuel Currià, Susana Corbella, Ana Rosa Sánchez, Karen Lund, Mª Victoria Antoñanzas.

Irailak 21, larunbata

 

10.30etatik - 14.00etara Arteterapia tailerra Arteterapia tailerra

"Los materiales en el hacer. Inspiración desde Joseph Beuys"
Susana Corbella


16.30etatik - 20.00etara Arteterapia tailerra

"Sentir el crear"
Ana Rosa Sánchez

TARIFAK ETA IZEN-EMATEA

 

-Irailaren 20an, ostiralean (hitzaldiak): doako sarrera.

Plaza erreserbatu

-Irailaren 21ean, larunbatean (tailerrak): 15 € publiko orokorra / 10 € Museoaren Lagunak (tailer bakoitzeko)

Plaza erreserbatu

Babeslea: Iberdrola

 

IKUS-ENTZUNEZKO HEZIKETA JARDUNALDIAK  |   2019.10.21-22

 

Zinetxiki Zinemaldia Haur eta Gazteen Nazioarteko Jaialdiaren testuinguruan alfabetizazio mediatiko eta ikus-entzunezkorako ZINESKOLA programa garatzen da. Aurten programaren barnean Euskal Herriko irakasleei bereziki zuzendutako jardunaldi teoriko eta praktikoak eskainiko dira, irakaskuntzan ikus-entzunezko tresnen erabilerak eskaintzen dituen aukera anitzak jorratzekoak.

Jardunaldietako edukien helburua heziketa mediatiko eta ikus-entzunezkoa teknologiak gure eskura ipintzen dituen lengoaia berriak menderatu eta modu demokratikoan baitaratzearen garrantzia sozialaz jabetzeko lagungarri izango den funtsezko baliabide gisa ikusaraztea da.

Printzipio gako bat izango dugu abiapuntu, hots, XXI. mendeko eskolak gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egin behar diela, eta heziketa mediatiko eta digitala erronka horietako bat dela ulertzen baldin badugu, ikus-entzunezkoak diziplinarteko gailu gisa eskaintzen dituen aukera anitzak kontuan izan beharko ditugu, irakaskuntzaren kalitatea hobetzen laguntzeko baliabideak eskaini ditzakeena.

 

Urriak 21, astelehena

 

16.30etan Hitzaldia

"Cine para educar. Educar en cine"
Enrique Martínez-Salanova Sánchez. Aularia Aldizkariko Zuzendaria


18.00etan • Hitzaldia

"La ficción cinematográfica y televisiva en las aulas: Una propuesta didáctica"
Guillermo Martínez Bárcena. Kantabriako Unibertsitateko Zinema Gelako Zuzendaria

 

Urriak 22, asteartea

 

16.30etan Tailer praktikoa

"Minuto Lumiére"
Iban del Campo Uribarrena. Zinema zuzendaria


18.00etan Ondorioak eta solasaldi irekia

Doako sarrera

Erreserbatu plaza

Babeslea: BBK

 

Zerrendara itzuli