X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

17|09|12 Bideoarteko eta sorkuntza digitaleko programa

Topaketa Beatriz Caravaggiorekin PLAZAK AGORTUTA

 

Ikus-entzunezko lengoaian interesa duen publikoari zuzendutako topaketa honetan, Beatriz Caravaggio bideoartistak Different Trains obraren konplexutasuna argituko du. Aipatutako obra Steve Reichen izen bereko musika-konposiziotik abiatuta sortu du Caravaggiok.

Besteak beste, honako gaiak jorratuko ditu artistak: sorkuntza prozesua eta hartutako erabakiak; bideoarte-obra honen jatorria eta bertan artxiboko materiala txertatzea eta garatzen den testuinguru historikoa; muntaketa eta musika-konposizioa, eta triptikoa, irudien arteko dialektikak sortzeko tresna gisa. Hitzaldiaren ondoren, solasaldia egingo da parte-hartzaileekin batera.

Osteguna, irailak 21
Deialdia: 19:00etan
Proiekzioa: 19:30ean
Solasaldia: 20:00etan
Doako jarduera, ikus-entzunezko lengoaian interesa duen jendeari zuzenduta.
Gehienezko kopurua: 40 pertsona.
Sarreren erreserba online irailaren 12tik aurrera:

 

Beatriz Caravaggio Oviedon jaio zen. Musika-bideoklipak, dokumentalak, bideosorkuntzak eta bideoinstalazioak egin ditu. Bere dokumentalak hainbat jaialditan egon dira ikusgai: Montrealgo Film Jaialdian, Les Rencontres Internationales Paris / Berlin / Madrid jaialdian, Bogotáko Zinema Jaialdian eta Zinema Iberoamerikarraren Huelvako Jaialdian, besteak beste. Era berean, Canal+ España, TV3 Televisió de Catalunya, EiTB Euskal Irrati Telebista, Canal Satélite Digital eta Documanía telebista-kateetan emititu dira. Bere bideo eta bideoinstalazioak hainbat tokitan erakutsi dira: Madrilgo BBVA Fundazioan, Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionalean, Arte Ederren Zirkuluan eta Casa Encendidan; Bartzelonako Joan Miró Fundazioan eta CCBB Centre de Cultura Contemporànian; Bilboko Arte Ederren Museoan; Perthko (Australia) Biennale of Electronic Arts bienalean, eta Japoniako Canon Digital Creators Contexten, besteak beste. Hainbat sari eta sorkuntzarako laguntza jaso ditu, adibidez, ICAAren (Kultura Ministerioa) Produkzio Zinematografikoari Laguntza, Sorkuntza Garaikidearen Matadero Madrid laguntza, Oscil.lant Festival Minima saria eta Net.Art Visual saria, Cartografía de la sospecha (Susmoaren kartografia)obragatik.

Zerrendara itzuli