X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|09|05 Prestakuntza programak. 2019-2020 ikasturtea

Irakasleen prestakuntza

 

IKUS-ENTZUNEZKO HEZIKETA JARDUNALDIAK  |  2019.10.21-22

 

Zinetxiki Zinemaldia Haur eta Gazteen Nazio-arteko Jaialdiaren testuinguruan alfabetizazio mediatiko eta ikus-entzunezko-rako ZINESKOLA programa garatzen da. Aurten programaren barnean Euskal Herriko irakasleei bereziki zuzendutako jardunaldi teoriko eta praktikoak eskainiko dira, irakaskuntzan ikus-entzunezko tresnen era-bilerak eskaintzen dituen aukera anitzak jorratzekoak.

Jardunaldietako edukien helburua heziketa mediatiko eta ikus-entzunezkoa teknologiak gure eskura ipintzen dituen lengoaia berriak menderatu eta modu demokratikoan baitaratzearen garrantzia sozialaz jabetzeko lagungarri izango den funtsezko baliabide gisa ikusaraztea da.

Printzipio gako bat izango dugu abiapuntu, hots, XXI. mendeko eskolak gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egin behar diela, eta heziketa mediatiko eta digitala erronka horietako bat dela ulertzen baldin badugu, ikus-entzunezkoak diziplinarteko gailu gisa eskaintzen dituen aukera anitzak kontuan izan beharko ditugu, irakaskuntzaren kalitatea hobetzen laguntzeko baliabideak eskaini ditzakeena

 

Urriak 21, astelehena

 

16.30etan Hitzaldia

"Cine para educar. Educar en cine"
Enrique Martínez-Salanova Sánchez

18.00etan Hitzaldia

"La ficción cinematográfica y televisiva en las aulas: Una propuesta didáctica"
Guillermo Martínez Bárcena

Urriak 22, asteartea

 

16.30etan Tailer praktikoa

"Minuto Lumiére"
Iban del Campo Uribarrena

18.00etan Ondorioak eta solasaldi irekia

Doako sarrera bi jardunaldietara

ERRESERBATU ZURE SARRERA

Babeslea: BBK

 

ARTETERAPIA JARDUNALDIAK |  2019.09.20-21

AMAITUTA

 

 

Jardunaldi hauen asmoa Bilboko Arte Ederren Museoan ARTETERAPIAn egiten den lana erakustea da, bai eta ikuspegi argi bat eskaintzea ere, hain zuzen, hauei buruz: Arteterapia zer den eta nolakoa izan daitekeen hainbat kolektiborekin egindako diziplina honen alorreko lana, Grefart ARTETERAPIAn Formatzeko Institutuko profesionalen eskutik.

Hezkuntzaren, kulturaren, buruko osasunaren eta gizarteko eta erkidegoko eskuhartzearen alorreko adituei daude zuzendua, bai eta Arteterapiak giza potentziala garatzeko zer proposatzen duen hurbiletik aztertu nahi duten pertsonei ere.

 

TARIFAK ETA IZEN-EMATEA

 

Irailaren 20an, ostiralean (hitzaldiak):
doako sarrera

Irailaren 21ean, larunbatean (tailerrak):
15 € publiko orokorra / 10 € Museoaren Lagunak (tailer bakoitzeko)

Babeslea: Iberdrola

 

Zerrendara itzuli