X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

20|04|01 ARTEArekin kontatu nahi dizugu

Kontatu nahi dizugu nola aurkitu zuen haizeak bere etxea, nola egiten dituen kilimak argiak, gorriz jantzitako emakumearen istorioa... Egun hauetan sekula baino gehiago estimatzen dugu konpainiaren eta gozarazten diguten gauzen balioa.

Asmo horrekin, BBK eta museoaren Hezkuntza Sailak soinu-dokumentuak entzutea proposatzen dute, bildumako hainbat artelanetan inspiratutako kontakizun harrigarriekin. 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat bereziki diseinatuta dagoen ARTEArekin kontatu nahi dizugu gonbidapen bat da une on bat igarotzeko arteaz modu originalean gozatuz.

Soinu-artxiboa entzun, irudia arakatu eta artelanari buruzko informazioa kontsulta dezakezue. Horrekin guztiarekin batera, soinuaren edukia zeinu-hizkuntzan duten bideo irisgarriak jartzen ari gara, pertsona gorrek ere jarduera hau eskuratu ahal izan dezaten.

Gozatu!

 

 

  • JOHN DAVIES

    Child's View (Umearen bista), 1997-2001

  • ANTONI TÀPIES

    Obalo handia edo Pintura, 1955

  • EDUARDO CHILLIDA

    Dardara-burdinak II, 1956

  • Joaquín TORRES GARCÍA

    Ontzi eta tren konstruktiboak, c. 1928

  • RAFAEL RUIZ BALERDI

    Lorategi handia, 1966-1974

  • PABLO GARGALLO

    Profeta handia, 1933

  • PAUL GAUGUIN

    Laveuses à Arles (Latsariak Arlesen), 1888

  • VALENTÍN DE ZUBIAURRE

    Bertsolaris, c. 1916-1917

  • JAN MANDIJN

    Jan-edan umoretsua, c. 1550

  • ADOLFO GUIARD

    LKrabelin gorridun baserritar gaztea, 1903