Bisita gidatuak museoaren perimetro inguruan, gaur egun museoa osatzen duten eraikinen historia, eraikuntza-fase guztiak, Norman Fosterrek proiektatutako etorkizuneko handitzearen xehetasunak eta bere inguruko ondare eskultoriko aberatsa ezagutu ahal izateko.
Ibilbideak osatzeko, atikora egingo da bisita. Handik, hiriaren azken mendeko eraldatze ekonomiko eta soziala ikusi ahal izango da; museoa haren erakusgarri da.