X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|11|19 "Sorolla" hitzaldi-zikloa

Asteazkena, abenduak 11

«Joaquín Sorollaren oharrak. Haren ikuspegiaren mamia»

Blanca Pons-Sorolla
Joaquín Sorollaren lanean espezialista den ikertzaile independentea

Erakusketa gainbegiratuko da, agerian jartzeko koloretako ohar horiek zer lotura zuten Sorolla une bakoitzean margotzen ari zenarekin, nahiz eta gutxi batzuk soilik har daitezkeen obra garrantzitsuagoak prestatzeko lantzat. Ohartxo horietan ikusten da zein zen Sorollaren ikuspegia eta nola laburbiltzen zuen ikuspegi hori pintzelaren bitartez. Aldiunea jasotzeko lanak ziren, etengabeko ikerketa, Sorollaren artista-arimaren isla: «ikusi, sentitu, margotu...», Francisco Alcántarak esan ohi zuen moduan.

 


 

Asteazkena, abenduak 18

«Sorolla eta euskaldunak. Erretratua eta pertsonaia»

María Jesús Cava Mesa
Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua, historialaria eta idazlea

Sorollaren pintura memoriaren eremutzat hartuta, hitzaldi honetan, euskal jatorriko pertsonaien erretratu batzuk aztertuko dira, zientziaren, giza zientzien, politikaren, artearen eta negozioen munduekin lotutako gakoak eta arketipoak ikusteko. Erretratua eta pertsonaia uztartuko dira, artistaren interesei eta erretratatuen nortasunari buruz hausnartzeko.

 


19:00etan, Auditoriumean

12 € publiko orokorra / 8 € Museoaren Lagunak

Izen-ematea online soilik, webgune honetan, azaroaren 28tik aurrera.

RESERVA TU ENTRADA GRATUITA

 

Zerrendara itzuli