X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

18|04|12 Uda museoan

IDEIEN FABRIKA
5 eta 7 urte bitarteko umeentzako tailerrak

 

PLAZAK AGORTUAK


Bilboko Arte Ederren Museoak sorkuntza plastikoko ikastaro bat antolatuko du adingabeentzat, helduek lagunduta joan gabe. Asteak aurrera egin ahala, asmatzeko eta sortzeko duten ahalmenaz jabetzen joango dira. "Ideien fabrika" honetan, eraikitzeko tresna ugari erabili ahal izango dituzte: kartoizko kutxak, plastikoa, paper-biribilkiak, argazkiak, mozorroak, arrabolak, pintura...

Jardueraz gozatzeko, bi talde osatuko dira, eta elebidunak (gaztelania-euskara) izango dira biak.


Egunak: ekaineko azken astea (ekainaren 25etik –astelehena– ekainaren 29ra –ostirala–)

• strong>Ordutegia: 09:30etik 13:30era (09:00etan sartu eta 14:00etan irteteko aukerarekin)

Prezioa: 65 € Museoaren Lagunentzat / 70 € publiko orokorrarentzat

 

Inskripzioak: 94 439 60 60 telefono-zenbakian (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara) edo gure kontaktuaren bidez.

 

   Deskargatu posterra

 

 

Zerrendara itzuli