X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

14|12|12 Tiepolo erakusketa

Museorako sarrera eta bisita gidatua, dohainik. Igandero, 12:00etan


Hamaika oliok eta hamabi estanpak Giovanni Domenico Tiepoloren (Venezia, 1727-1804) izaera artistikoa aldarrikatzen dute, “fantasiazko erretratuak” biltzen dituen erakusketa zoragarrian. Erretratu horiek izaera historizistako idealizazioak dira, eta bertan irudikatutako pertsonaiek pintura veneziarreko artistarik handienen dotoreziatik jasotako estiloa islatzen dute.

Banca March eta Consulnor enpresen eskaintzari esker, igandero, 12:00etan, museora sartzeko eta erakusketaren bisita gidatua egiteko aukera egongo da, biak ere dohainik.

Nahitaez egin behar da erreserba: visitantes@museobilbao.com helbidean edo 94 439 61 37 telefono-zenbakian.
20 laguneko taldeak. Gehienez ere, bi plaza erreserba bakoitzeko.



Babeslea • Patrocinador • Sponsor

Zerrendara itzuli