X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

19|04|04 Uda museoan

GURE MUNDUA ERAIKI DEZAGUN
5 eta 7 urte bitarteko umeentzako tailerrak

Bilboko Arte Ederren Museoak sorkuntza plastikoko ikastaro bat antolatuko -Mónica Rodríguez-Curielek sortutakoa- du adingabeentzat, helduek lagunduta joan gabe. Asteak aurrera egin ahala, asmatzeko eta sortzeko duten ahalmenaz jabetzen joango dira. Bertan, pertsonaiaz, hitzez, irudiz, soinuz eta material harrigarriez betetako tiradera handi bat egongo da euren zain, horrekin guztiarekin mundu berri bat eraikitzeko.

Jardueraz gozatzeko, bi talde osatuko dira, eta elebidunak (gaztelania-euskara) izango dira biak.


• Egunak: ekaineko azken astea (ekainaren 24tik –astelehena– ekainaren 28ra –ostirala–)

• Ordutegia: 09:30etik 13:30era (09:00etan sartu eta 14:00etan irteteko aukerarekin)

• Prezioa: 67 € Museoaren Lagunentzat / 72 € publiko orokorrarentzat (hamaiketako barne)

 

Inskripzioak: e94 439 60 60 telefono-zenbakian (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara) edo amigos@museobilbao.com posta helbidearen bidez. .

 

   Deskargatu posterra

 

 

Zerrendara itzuli