X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

12|11|13 ZINEBI museoan

Bilboko Arte Ederren Museoa ZINEBIren 54. edizioko egoitzetako bat izango da berriro. Jaialdia 2012ko azaroaren 16tik 23ra bitartean izango da



Bilboko Arte Ederren Museoa ZINEBI-Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 54. edizioko egoitzetako bat izango da berriro. Jaialdia 2012ko azaroaren 16tik 23ra bitartean izango da.


Museoko auditoriumean Bertoko Begiradak. Miradas desde Euskadi eta Carreteras y cruces. Presentación de la École nationale supérieure des beaux-arts de Lyon zikloetako lanak aurkeztuko dira.Lehenengoak euskal ekoizpen-lan berrienen eta gure inguru historiko eta kulturaleko zenbait gakori dagokienez gure egileek dituzten gai eta forma aldeko kezken aukeraketa bat erakutsiko du. Bestalde, bigarrenak erakunde frantses horretan trebatutako zenbait artista gazteren produkzioko lan batzuk erakutsiko ditu. Gainera, museoak Omenaldia Carlos Saurari ekitaldian parte hartuko du, zuzendari ospetsu honen film luzeetako batzuk eskainiz; izan ere, Carlos Saura aurtengo Ohorezko Mikeldietako bat da.


Azkenik, eta ohikoa denez, solasaldiak eta Zinebilab mintegi-tailerra ere izango dira; aurtengo edizioan, Low cost zinea: crowdfunding, kooperatibismoa eta esponsorizazioa izango da gaia.



EGITARAUA:



Larunbata, azaroaren 17a, 18:00etan OHOREZKO MIKELDIA. CARLOS SAURA

Peppermint frappé -Carlos Saura - 92'00''

Larunbata, azaroaren 17a, 20:00etan BERTOKO BEGIRADAK

Patria - Algyss Arlauskas - 114'00'

Astelehena, azaroaren 19a, 18:00etan

ECOLE NATIONALE SUPÉRIEURE DES BEAUX-ARTS DE LYON

Le rouge et la noir - Isabelle Prim - Frantzia - Doc/Fic - 74'00''
Eyewitness - Xabier Stentz - Frantzia - Exp - 13'00''

Astelehena, azaroaren 19a, 20:00etan ECOLE NATIONALE SUPÉRIEURE DES BEAUX-ARTS DE LYON

Geronimo - Quentin Maussang - Frantzia - Fic/Esp - 22'15''
On war, Mont Royal,  fragments - Anne Lisse Seusse - Frantzia - Videart - 15'33''
Fragments de vie d'un club de boxe - Fabrice Lauterjung - Frantzia - Doc - 23'00''
Glass House (Location Scouting) - Thomas Leon - Taiwan / Frantzia - Exp - 16'32”
Minhocao - Rapahael Grisey - Brasil / Frantzia - Doc Exp - 31'00”

Asteartea, azaroaren 20a, 10:30ean

ZINEBILAB. Low-cost saioak

“El mundo es Nuestro” filmaren proiekzioa (87'). Ondoren, eztabaida Alfonso Sánchez zuzendariarekin eta Alvaro Alonso produktorearekin

Asteazkena, azaroaren 21a, 10:30ean
ZINEBILAB. Low-cost saioak

“Madrid, 1987” filmaren proiekzioa (102'). Ondoren, eztabaida David Trueba zuzendariarekin

Asteazkena, azaroaren 21a, 18:00ean

OHOREZKO MIKELDIA. CARLOS SAURA

Elisa vida mia - Carlos Saura - 125'00''

Asteazkena, azaroaren 21a, 20:00ean

ECOLE NATIONALE SUPÉRIEURE DES BEAUX-ARTS DE LYON

45 Magnun - Jacques Loeuille - Frantzia - Doc - 6'00''
An optimist in Andalousia - Jacques Loeuille - Frantzia - Doc - 25'00''
Mange tes morts - Amelie Derlon - Frantzia - Fic - 31'51''
Camille. Une vie. Un appartement - Anne Sophie Bosc - Danimarka / Frantzia - Doc - 28'00''

Osteguna, azaroaren 22a, 18:00etan OHOREZKO MIKELDIA. CARLOS SAURA

Flamenco - Carlos Saura - 100'00''

Osteguna, azaroaren 22a, 20:00etan ECOLE NATIONALE SUPÉRIEURE DES BEAUX-ARTS DE LYON

Gotland et le sifflet - Infini Juliacks - Francia - 9'00''
L'hypothese du Mokele Bembé - Marie Voignier - Francia - Doc - 78'00''

Loturak

Zerrendara itzuli