X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

BERRIAK

16|11|11 Zinetxiki Zinemaldia

Museoak Haur eta Gazte Zinemaren Nazioarteko Jaialdian hartuko du parte

 Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak lehen aldiz hartuko du parte Zinetxiki Zinemaldian, eta, horrela, jaialdiaren egoitzetako bat izango da; ondorioz, zenbait proiekzio eta jarduera egingo dira bertan. Jaialdiaren helburua da kolektiborik gazteenei zuzendutako ikus-entzunezko ekoizpenen erakusleihoa izatea, eta, horrela, begirada zinematografikoa hezten laguntzea. Begira Elkarteak antolatutako ekimen hau azaroaren 19-20ko eta 26-27ko asteburuetan izango da.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsultatu egitaraua.

Tarifa: 4 €, saio bakoitzeko. Erosi zure sarrera hemen.

 

 

ZINE ESKOLAK ERAKUSTALDIA

Azaroaren 23 eta 24an, Zine Eskolak erakustaldia egingo da museoan. Bertan, Estatuko zenbait probintziatako eta Estatutik kanpoko eskoletako ikasleek egindako lanen aukeraketa bat proiektatuko da, jendeak ikus dezan zein den munduari buruz duten ikuspegia, euren nahiak eta errealitatea.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsultatu egitaraua.

• Doako jarduera. Sarrerak, museoko txartel-leihatilan.
• 16:30etik 19:30era bitarteko saioak.

 

 

MASTERCLASS eta EXPRESS TAILERRA

Jaialdiko jardueren barruan, Masterclass bat antolatu da, eta, gero, Express tailer bat, Irakasle Eskolako, Arte Ederretako eta Artearen Historiako irakasle eta ikasleei hezkuntza arloko zenbait baliabide eskaintzeko, hezkuntza-sistemaren barruan ikus-entzunezko kultura sustatzeko; izan ere, bitarteko erabilgarria da sormena sustatzeko, imajinazioa pizteko eta espiritu kritikoa ernarazteko.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsultatu egitaraua.

Gehienez ere, 20 parte-hartzaile saio bakoitzeko.
• Iraupena: hiru ordu eta erdi.
Inskripzioa: 10 €, saio bakoitzeko. Erosi zure sarrera hemen.
Saioak: azaroaren 16a, asteazkena / azaroaren 17a, osteguna.
Ordutegia: 16:30etik 20:00etar

Zerrendara itzuli