X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Lagunak

Deskontua duten ikuskizunak Arriaga Antzokian

amigos del museo

2020 martxoa, apirila eta maiatza

 

Urtero bezala, museoak eta Arriaga Antzokiak jarraipena emango diote beren lankidetza-akordioari; horri esker, Museoaren Lagunek %25eko deskontua izango dute sarreren erosketetan, antzokiko txartel-leihatilan euren txartela erakutsiz (gehienez ere, bi sarrera txartel bakoitzeko).

Kasu honetan lau ikuskizun aukeratu dira:

 


AMA KURAIA / MADRE CORAJE

Antzerkia
Martxoaren 18tik 22ra, gaztelania
Martxoaren 27tik 28ra, euskara

 

María Goiricelayak zuzendutako eta egokitutako Bertolt Brecht-en lana, euskarazko eta gaztelaniazko saioekin.


WINTERREISE - VIAJE DE INVIERNO

Kontzertu antzeztua
Apirilaren 15a

 

Franz Schubert-en obra, Wilhelm Müller-en poemetan oinarritua. Jatorriz tenor eta pianorako konposatu zen, eta, beraz, Joan Anton Rechik zuzendutako bertsio honek jatorrizko erregistroa eta tonu-kolorea berreskuratu ditu.


ROMEO Y JULIETA

Dantza
Maiatzaren 1a eta 2a

 

Genevako Ballet du Grand Théâtre-k antzeztutako pieza. Europako balletik onenetako bat da. Gainera, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOSek) zuzenean interpretatuko du musika.


 

 

Ikuskizunei buruzko informazio gehiago hemen.