X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Lagunak

Museoaren Lagunei zuzendutako deskontuak, Arriaga Antzokiko ikuskizunetan

amigos del museo

Urtero bezala, museoak eta Arriaga Antzokiak jarraipena emango diote beren lankidetza-akordioari; horri esker, Museoaren Lagunek %25eko deskontua izango dute sarreren erosketetan, antzokiko txartel-leihatilan euren txartela erakutsiz (gehienez ere, bi sarrera txartel bakoitzeko).

Kasu honetan lau ikuskizun aukeratu dira:

 


PINOXXIO

Dantza
Abenduaren 27tik 29ra

IKUSLE ORORENTZAKO IKUSKIZUN ONENAREN MAX SARIA JASO ZUEN LANA

PinoXXIO ikuskizunak zazpi Max sari jaso izanaren bermea du, horien artean ikusle ororentzako ikuskizun onenaren saria. Ananda Dansa konpainiak, 2006an Dantzako Sari Nazionala jaso zuenak, Collodiren ipuinaren irakurketa propioa egin du, eta, lana noiznahikotasunez hornituta, aukera ematen digu pertsonaiak eta istorioa XXI. mendean kokatzeko.


EL PRECIO

Antzerkia
Otsailaren 28tik, Martxoaren 3ra

ARTHUR MILLER-EN TESTUAK GURE GIZARTEA ETA GUTARIKO BAKOITZA JARTZEN DITU PROBAN

Bi anaiak familia etxeko ganbaran egin dute topo, 16 urtez elkarrekin hitz egin gabe egon ondoren. Aurki etxea botako dute, eta Victorrek, erretiroa hartzear dagoen polizia gizon xume batek, eta haren emazte Esther-ek hitzordua egin dute Victorren anaia nagusi eta kirurgialari arrakastatsu Walter-ekin, tasatzailearekin hitz egin eta familiako altzari zaharren prezioa erabakitzeko.


LUNA DE MIEL EN EL CAIRO

Zarzuela
Apirilaren 3tik 7ra

ISTORIO KOMIKO KORAPILATSUA, EZIN SUSMATUZKO ERAN NAHASTEN DENA

Eduardo, etorkizun handiko musikagilea, Kairora joaten da opereta bat konposatzera, era sentsualean Egiptoko hiri horretara joatera gonbidatzen duen telefono dei bat jaso ondoren. Han, ahotsaren jabea aurkitzen du. Martha, komenentziako ezkontza bat saihesteko etxetik ihes egin duen ustezko printzesa, New Yorken ikusi zuenetik musikariarekin maiteminduta dagoela aitortzen duena. Bilbe korapilatsu baten hasiera besterik ez da hori, ezin pentsatuzko eran nahasten baita guztia, era komikoan.


EINSTEIN ON THE BEACH de Philip Glass

Opera
Maiatzaren 26a

PHILIP GLASS-EN OBRA APARTAREN DRAMATIZAZIO MUSIKAL LIMURTZAILEA

Philip Glass-en 1976ko Einstein on the Beach operaren interpretazioa, kontzertu dramatizatuaren formatuan. Hitzordu musikal saihestezin hau Suzanne Vega abeslari handiak protagonizatzen du, zazpi musikarik osatutako Ictus Ensemble-rekin eta hamabi abeslarik osatutako Collegium Vocale Gent-ekin batera. Georges-Elie Octors-en zuzendaritzapean ariko dira guztiak, ikusleen eta artisten arteko hesiak disolbatzen dituen ikuskizun fresko eta erradikal bati forma emanez.


Informazio gehiago