X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiliko ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, zeure lehentasunak aldatu edo informazio gehiago jaso ahal izango duzu. Nago ados

Lege-oharra

A. Copyright-a

© Webgune honen copyright-a: BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA FUNDAZIOA. 2016.

© Succesion Antonio Saura / www.antoniosaura.org / A+V Agencia de Creadores Visuales 2016.

© Fondation Oskar Kokoschka, 2016, VEGAP, Bilbao.

© Fundació Antoni Tápies, VEGAP, Bilbao, 2016.

© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madrid, 2016.

© The State of Francis Bacon, VEGAP, Bilbao, 2016.

© Zabalaga - Leku, VEGAP, Bilbao, 2016.

© Baimendutako erreprodukzioena, VEGAP, Bilbao, 2016.

B. www.museobilbao.com webgunea erabiltzeko baldintzak

  • Baldintza hauek http//www.museobilbao.com URLdun orrialdearen (aurrerantzean, webgunea) erabilera baimendua arautzen dute. Aipatutako webgunea BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA FUNDAZIOAk (aurrerantzean, MUSEOA) sortu eta kudeatzen du (helbide soziala eta jakinarazpenetarako helbidea: Bilbao, Museo Plaza 2). www.museobilbao.com gunera sartzen denak (aurrerantzean, Erabiltzailea) oso-osorik onartu beharko ditu baldintza orokor hauek.
  • Webgune honetan jasotako testuak, datu-baseak, logoak, diseinu grafiko eta dokumentala, nabigazioaren egitura, iturburu-kodea eta beste edozein elementu MUSEOAren jabetzakoak dira, eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazioarteko lege eta tratatuen babespean daude
  • Webgune honetan erreproduzitutako lan plastikoen irudiak, eta, batez ere, MUSEOAren bildumako lanei buruzko ON-LINE KATALOGOA ETA IRUDIEN SALMENTA atalean jasotakoak, jabetza intelektualari buruzko legediaren babespean daude, euren legezko titularrei dagozkien eskubideei jarraituz.
  • Gune honetako eduki guztiak edo edukien zati batzuk (batez ere, webgunean erreproduzitutako lan plastikoen irudiei buruzkoak) edozelan edo edozein bitarteko elektroniko, mekaniko edo bestelakoen bitartez erreproduzitu, egokitu, itzuli, aldatu, jendaurrean jarri, banatu edo beste moduren batean ustiatzea berariaz debekatuta dago, MUSEOAren aldez aurreko idatzizko baimenik izan gabe. Debekua hautsiz gero, dagozkion prozedura estrajudizial edo judizial zibil zein penalak aplikatuko dira.
  • Webgunean agertzen diren edonolako marka, izen komertzial edo ikur guztiak MUSEOAren edo hirugarrenen jabetzakoak dira. Webgunera sartzeak edo berau erabiltzeak ez dio Erabiltzaileari inongo eskubiderik ematen elementu horiei dagokienez.
  • Era berean, Erabiltzaileak ezin izango du copyright-a edo MUSEOAren zein hirugarrenen eskubideen erreserbari buruzko gainerako datu esanguratsurik kendu, ezabatu edo manipulatu, eta ezin izango du horrelakorik egin webgunea eta bere edukiak babesteko edozein gailu teknikorekin ere.
  • Hirugarrenek lotura edo esteka hipertestualen bat egin nahi badiote webgune honi, lotura horrek bertako orrialde nagusira edo home page deritzonera jo beharko du. "Esteka sakonak", "framinga" eta webguneko edukiak hirugarrenen alde eta baimenik gabe aprobetxatzeko beste edozein modu berariaz daude debekatuta. Hirugarrenen loturak finkatzeak ez du inondik ere esan nahi MUSEOAren eta webgunearen jabearen arteko harremanik dagoenik eta MUSEOAk bere eduki edo zerbitzuak onartzen eta baimentzen dituenik.
  • MUSEOAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileen sistema informatikoek izan ditzaketen kalteen erantzukizuna, MUSEOAk webgune honen gainean egiten duen kudeaketatik aparte dagoen edozein arrazoi dela eta.
  • Erabilerarako baldintza hauek eta webgune honen bitartez eman daitezkeen zerbitzuak Espainiako legediaren menpe egongo dira.
  • Aldeak espresuki uko egiten, legokiekeen beste edozein foru hitzartzeko eskumena zure egoitza edo azken kontsumitzaileei epaitegiak aurkeztu.
  • Gune honetako eduki guztiak edo edukien zati batzuk (batez ere, webgunean erreproduzitutako lan plastikoen irudiei buruzkoak) edozelan edo edozein bitarteko elektroniko, mekaniko edo bestelakoen bitartez erreproduzitu, egokitu, itzuli, aldatu, jendaurrean jarri eta eskaini, banatu edo beste moduren batean ustiatzea berariaz debekatuta dago, MUSEOAren aldez aurreko idatzizko baimenik izan gabe. Debekua hautsiz gero, dagozkion prozedura estrajudizial edo judizial zibil zein penal aplikatuko da..

C. Legezko Informazioa

BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA FUNDAZIOA Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. Atalean dago inskribatuta, F-96 zenbakiarekin eta G95122321 IFK zenbakiarekin, eta helbidea Bilboko (48009) Museo Plazako 2. zenbakian dauka. Tel. 94 439 60 60, FAX 94 439 61 45, info@museobilbao.com