X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Liburutegia eta Artxiboa

conservación y restauración

Liburutegia

Liburutegia erreferentziako zentroa da artearen ikerketarako, eta, bertan, arreta berezia eskaintzen zaio euskal arteari. 1985ean sortu zen, eta, geroztik, 35.800 monografia baino gehiagoko eta 311 aldizkari inguruko fondo dokumental zabala bildu du. Bertan aurkitu daitezke, besteak beste, monografiak, erakusketa eta enkanteetako katalogoak, museoen bildumak, museologia arloko liburuak, artearen teoria, teknika artistikoak, kontserbazioa eta zaharberritzea, artearen historia eta mugimendu artistikoak, arkitektura, eskultura, dekorazio-arteak, marrazkigintza, diseinua, pintura, arte grafikoak, argazkigintza, zinema eta museoaren beraren argitalpenak.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 15.00etara. Asteartea, aurretiko zita soilik.

Tel. 94 439 61 42

Gurekin kontaktatu hemen

Zerbitzuak

  • Irakurketa eta kontsulta aretoa
  • Informazio bibliografikoa eta erabiltzaileen trebakuntza
  • Dokumentuen erreprodukzioa
  • Eskuratzeko eskaera
  • Liburutegien arteko maileguak
  • Argitalpenen trukea
  • Irisgarritasuna

Jaitsi arauakPDF 120Kb Katalogoaren sarbidea Katalogoaren sarbidea

Arteder

Euskal Artearen Datu-basea proiektu propioa da, museoak gure inguruko sorkuntza artistikoari buruzko ikerketa eta zabalkundea sustatzeko duen helburu orokorrarekin lotutakoa. Erreferentziako baliabidea da euskal arteari buruzko aditu eta ikerlarientzat. Euskal arteari buruzko figurarik esanguratsuenei buruzko informazio-corpus garrantzitsua dauka, eta etengabe ari da handitzen.

Artedereko sarbidea

Artxiboa

Museoko sailetan mende osoan sortutako dokumentazioa biltzeko, kontserbatzeko, sailkatzeko eta hedatzeko beharrizanagatik sortu zen Bilboko Arte Ederren Museoaren artxiboa.

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen legediaren betebeharrak betez; hain zuzen ere, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legea, Artxibo Zerbitzuen araudia onartzen duen 232/2000 Dekretua, eta Euskal Ondare Dokumentalari buruzko arau erregulatzaileak izan dira betetako arauak. Une honetan, kudeaketa dokumentalaren sistema integrala ezartzeko aldez aurreko azterketa egiten ari gara.

Fondoetan, batez ere, patronatuetako akta-liburuak, urteroko memoriak, artelanen erregistro-liburuak, urteroko inbentarioak, gutunak eta argazki-erregistro zabala daude (argazki gehienak Arte Ederren Museokoak dira). Arte Modernoko Museoaren jarduerari buruzko fondoak urri samarrak dira. Gaur egun, dokumentazioaren zati handi bat digitalizatze eta informatizatze prozesuan dago.

Erakundearen dokumentazio propioaz gain, artxiboak interes historiko eta artistiko handiko dokumentuak gordetzen ditu. Dokumentu horiek dohaintza partikularretatik edo Museoaren beraren eskurapenetatik daude jasota, eta arreta berezia ematen zaie euskal artistekin lotutako dokumentuei. Atal honetan, Gutiérrez de Zubiaurre fondoa nabarmendu behar da; izan ere, bertan dago jasoa Valentín, Ramón eta Pilar de Zubiaurre anai-arreben korrespondentzia. Era berean, Ricardo Gutiérrez Abascal (Juan de la Encina ezizenaz ezagunagoa) arte kritikari bilbotarrak erbestean egindako lana ere azpimarratu beharrekoa da, irakasle aritu baitzen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Arkitekturako Eskola Nazionalean. Beste dohaintza dokumental nabarmen bat Balerdi margolariarena da; bertan, gutunak, argazkiak, diapositibak eta abar daude, gehienak artistak berak egindako erakusketei buruzkoak. Eskuraketen atalean, Uranga fondoan gutun-liburu aipagarri bat dago; bertan, besteak beste, Ignacio Zuloaga, Francisco Durrio, Darío de Regoyos edo Manuel Losada artisten gutunak daude jasota.

Fondoak ikerlarien eskura daude, baldin eta kontsultaren arrazoia egiaztatzen badute.

Tel. 94 439 61 42

Gurekin kontaktatu hemen