X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

HANDITZEKO ETA ERABERRITZEKO PROIEKTUA

BBK MUSEOA

[ 21/06/24 ]

  • BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak elkarren arteko ituna berritu dute, lankidetza-hitzarmen berria sinatuta, BBK Museoa izenarekin hurrengo hamabost urteetarako jarduera-ildo estrategikoak ezarriko dituena.
  • BBKren eta museoaren baterako jardunbidea Norman Foster eta Luis Maria Uriarteren BBK Museoa gune berrian garatuko da, aurten hasiko den museoa eraberritzeko eta handitzeko "Agravitas" proiektuaren baitan.
  • BBK Museoa programaren finantzaketa buruaskia dela bermatzeko oinarriak adostu dira itunean, eta, horri esker, urtean bi erakusketa handi antolatuko dira.

 

Hitzarmen hau sinatzeak kultura-posizionamendua berritzen du, eta beste mugarri bat ezartzen du BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko bost hamarkadako lankidetzan.

Joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren azkenetan hasi zen ituna, 1994an BBK Aretoa sortuz handitu zen, eta 2001ean jaso zuen babes erabakigarria, BBK Ohorezko Patrono eta Museoaren Batzorde Betearazleko kide gisa atxiki baitzen hiru erakunde sortzaileekin batera (Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza). Urte horretan bertan –Fundación Museo de Bellas Artes de Bilbao-Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa eratzeaz gainera–, BBK Museoa Programa finkatu zen, harrezkeroztik jarduera bateratuko esparruari babesa eman izan diona.

Azken urteetan, interes orokorreko jardueren garapena museoan munta handienekoa den programa artistikorekin gauzatu da, erakunde pribatu baten laguntzarekin. Hiru programa nagusi babesten ditu –aldi baterako erakusketak, hezkuntza-jarduerak eta zabalkundea–, lurraldean protagonista izan direnak kultura jardueran eta inguru artistiko zabalago bateko ordezkaritzan.

Hain zuzen ere, BBKrekiko lankidetzari esker egiten den museoaren erakusketa-programaren asmo nagusia artista, artearen historiako aldi edo gertaera garrantzitsuak publikoari ezagutaraztea da. Hitzordu gogoangarriak daude artxiboan gordeta, hala nola Espainiar natura hilak. Zurbaránetik Picassora (1999) eta Antonio López (2011). Ikerketan ekarpena egiteko asmoa ere badu, Valdés bildumako maisulanak (2020) erakusketan bezala, baita museoaren bilduma propioa baloratzekoa ere, erakusketa hauetan, esaterako: 110 Urte 110 Artelan (2018) eta ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa. Ildo horretan, bilduma aberasten lagundu du BBK-k hainbat formularen bitartez, eta horren azken adibideetako bat izan da 2017an Museoaren Lagunek Luis Paret margolariaren Bermeoko bista (1783) bikaina eskuratzeko babesle izana.

Euskal kultur nortasunari eta bertako sortzaile-komunitateari arreta eskaintzea da BBKren eta museoaren arteko sinergien bilgune interesgarrienetako bat, barnean hartuz artista klasikoak –Zamacoisekin hasi, Zuloagarekin amaitu– eta XX. mendera artekoak, hala nola Basterretxea, Mendiburu eta Ameztoyn, hiru izen nabarmen besterik ez aipatzearren. Helburu bera dute, 1982az geroztik, BBK-Museoa ikerketa-bekek ere.

Aldi baterako erakusketekin batera, hezkuntza- eta bitartekaritza-lanak egiten dira, eta, horretarako, askotariko interes eta premiak dituzten bisitariei tailerrak, bisitak, topaketak, audiogidak, solasaldiak eta hitzaldiak eskaintzen zaizkie, dela aurrez aurre, dela online. BBKren erakusketek, gainera, katalogoak eta bestelako arte-argitalpenak sortzen dituzte, museoaren argitalpen-lanaren zati handi bateko protagonista direnak.

Baina, gainera, museoaren egoitzako jarduera hori haren aretoetatik harago ere zabaltzen da, hirian eta lurraldean zehar egindako ekitaldiekin. Adibide aipagarriak dira 2018az geroztik Bizkaiko hainbat herritan dabilen BBK Artearen Ibilbidea/La Ruta del Arte ibilbidea, eta gaur egungo Luis Paret Bilbon erakusketa.

BBK-k museoaren prestigioari egindako ekarpena eta haren ibilbidearen hainbat etapatan emandako laguntza etengabea funtsezkoak izan dira etorkizuneko erronkei berme osoz aurre egin ahal izateko.

Etorkizun estrategikoa: BBK Museoa

 

BBK Museoa BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren arteko lankidetza-proiektu berria da, eta, 25 urtez elkarrekin aritu ondoren, batez ere museoko BBK Aretoan garatu den jardueraren oinordekoa da.

En 2019 BBK patrocinó el Concurso Internacional de Arquitectura para la ampliación y reforma del museo, cuyo fallo se resolvió a favor del proyecto "Agravitas", elaborado por Norman Foster y Luis María Uriarte y cuyo inicio está previsto para este otoño. Una de las actuaciones de mayor tracsendencia del proyecto plantea un nuevo espacio que concentrará en un solo ámbito museográfico, identificado con la nueva marca BBK Museoa, toda la actividad expositiva y las actividades de educación y difusión asociadas al programa conjunto.

Con una superficie expositiva de más de 2.000 metros cuadrados, que duplica a la actual Sala BBK, el espacio BBK Museoa ocupa el conjunto principal del espacio público de la ampliación, que se proyecta sobre la arquitectura existente para ofrecer al museo un nuevo protagonismo en la ciudad.

BBK Museoa guneak egungo BBK Aretoaren bikoitza izango den 2.000 metro karratu baino gehiagoko azalera izango du, eta zabalkundearen eremu publikoaren zati nagusia hartuko du; eremu hori egungo arkitekturaren gainean proiektatuko da, eta hirian protagonismo berria emango dio museoari.

Urtean bi erakusketa handi aurkezteko asmoa du, arte-sorkuntzaren bidez eta hezkuntza- eta zabalkunde-jardueren programa handiarekin batera, gure egungo gizarteak dituen erronka handiei buruzko gogoeta sustatuko dutenak.

 


Bilboko Arte Ederren Museoaren Patronatuak iragarri du handitze-lanak 2021eko irailean hasiko direla

[ 20/12/21 ]

Museoaren Patronatuak Norman Fosterrek eta Luis Mª Uriartek diseinatutako zabaltze-programari babesa eman dio gaur, ohiko bilkuran –aurrez aurrekoa eta telematikoa–, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertan zirela.

Bilboko Udalak plan berezia onartu eta oinarrizko proiektua aurkeztu ondoren, obra gauzatzeko proiektua idazteko eta lizitatzeko azken izapidea hasiko da orain; 2021eko irailetik aurrera hasiko da proiektua eraikin modernoan. Handitze horri esker, egoitza berean garatuko da Plan Estrategikoan aurreikusitako premien programa, zeinak museoaren 5.000 m2 baino gehiagoko hedapena ahalbidetuko duen. Diseinuaren balio nagusiak hauek dira: proiektuaren izaera enblematikoa, dauden arkitekturen eta naturaz kanpoko arkitekturen kontserbazioa eta eraginkortasun energetiko handiagoa bilatzea. Bestalde, Francisco Durrioren Arriagari Monumentuaren espazioa Euskadi eta Chillida plazetako sarreretatik sarbidea duen galeria publiko berri bihurtzen du proiektuak.

Bilera berean erabaki da, halaber, museoaren Plan Estrategikoan aurreikusitako obren finantzaketa-ereduari eustea. Eredu hori Fundazioak sinatutako epe luzeko mailegu bat –25 milioi euroan zenbatetsia– formalizatzean funtsatzen da, eta hiru erakunde fundatzaileen ekarpenekin amortizatuko da: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.

Proiektua idatzi duen taldeak baieztatu duenez, museoak partzialki irekita jarraitu ahal izango du obrak egiteko egutegian zehar; obren iraupena 21 hilabetekoa izango dela kalkulatzen da. Handitze horri esker, museoaren eraikin zaharraren zati handi bat –obrek gutxien eragiten diotena– irekita mantendu ahal izango da. Jatorrizko sarreratik sartu ahal izango da bertara, eta behin-behineko arrapala bat jarriko da irisgarritasuna errazteko. Denbora-tarte horretarako, museoaren zuzendaritzak funtsak txandakatzeko programa berezi bat aurreikusi du, ahalik eta obra gehien erakusteko eta erakundearen hezkuntza- eta hedapen-programak mantentzen direla bermatzeko. Era berean, egikaritze-planak aukera emango du museoaren barneko sailak eta zerbitzuak nahiz ikusgai ez dauden bilduma gehienak beren egoitzan egoteko eraikuntza-prozesuan zehar.

 

Cátedra UNESCO Txostena: PDF

"Las arquitecturas del Museo de Bellas Artes de Bilbao" - Maite Paliza Monduate: PDF

 


 

Norman Fosterrek Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektua aurkeztu du

[ 19/12/16 ]

Norman Fosterrek Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko proiektuaren erredakzioaren aurrerapena aurkeztu du gaur goizean museoan. Bere hitzaldian, Fosterrek pinakotekako obrarik enblematikoenetako bat aipatu du –Aurelio Artetaren Burtzeñako zubia–, eta adierazi du metafora bat dela, zeinak iraganaren ulermenean kokatzen baitu etorkizuna eraiki ahal izateko zubi garrantzitsuenetako bat.

Aurkezpeneko ekitaldian izan dira Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusi eta museoko Patronatuaren lehendakaria; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntz Politikako sailburua; Juan Mari Aburto, Bilboko Udaleko alkatea; eta beste zenbait ordezkari, Patronatukoak, handitze lanen arkitektura lehiaketako epaimahaikoak eta museoaren Programa Korporatibokoak.

Arkitektura esku-hartze honen xehetasunak 2018ko abenduaren 11n finkatu ziren, 2019-2022 Plan Estrategikoan. Patronatuak onetsitako plan haren helburuak ziren erakundea modernizatzea eta fisikoki handitzea. Eta, ikuspegi estrategiko berri horren baitan, museoaren espazio operatiboa 8.000 m2 ingururaino handitzea da jarduera handinahiena; 18.658.200 €-ko aurrekontua dute handitze lanek, eta 45 hilabeteko epean bukatuta egongo dira.

Lehen urratsa arkitektura lehiaketa antolatzea izan zen. Museoaren Ohorezko Patronoa den BBK-k finantzatu zuen lehiaketa, eta otsailaren 11n egin zen lehiaketaren deialdia. Lehenengo fasean 57 talde onartu ziren, eta apirilaren 8an sei finalistak zein izango ziren jakinarazi zuen epaimahaiak. Azkenik, uztailaren 23an, lehiaketaren ebazpena iragarri zen: Foster+Partners + LM Uriarte Arkitekturak aurkeztutako "Agravitas" proiektua izan zen irabazlea. Proiektu hura eta gainerako finalistak jendaurrean egon ziren ikusgai uztailaren 29tik urriaren 6ra.

Proiektuaren ardatza da 1945eko eraikinak garai bateko protagonismoa berreskuratzea; horretarako, jatorrizko sarrera berrezarriko dute. Gaur egungo instalazioak oinarri harturik, dimentsio berdingabeko espazio bat proiektatu dute, errespetuz kokatuko dena 1945eko eta 1970eko eraikinen gainean; museoak galeria berriak izango ditu solairu bakar diafano eta malgu batean. Esku-hartze berri horren bidez, gainera, Arriagaren monumentuaren plaza bihurtuko da museoaren bizkarrezurraren muina.

Epaimahaiak honela laburtu zituen proiektuaren indarguneak bere ebazpenean: "Teknologikoa du itxura; humanistikoa, ikuspegia; eta ekologikoa, iraunkortasuna. Eta, arkitektura kalitatea, sentiberatasun urbanoa eta gizarte erantzukizuna uztartuta, Bilboko bihotz historikoan mugarri argitsu arin bat altxatzea proposatzen du".

Bestalde, Unai Rementeriak museoaren funtzionalitatean eta ikusgarritasunean egingo diren hobekuntza nabarmenak azpimarratu ditu. Izan ere, hobekuntza horiei esker, bolumen bakar batean bilduko da beharren plana, bai eta bisitariekiko begirunea eta herritarren zerbitzura dagoen proiektu baten ingurumen-sentsibilitate handia ere.

Babeslea: BBK

 




Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko eta eraberritzeko proiektua

Proposamen honek irabazi du Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko eta eraberritzeko lehiaketa: UTE Foster + Partners Ltd. + LM Uriarte Arkitektura S.L.P. taldeak aurkeztutako "Agravitas" proiektuak.

Epaimahaikideek aho batez erabaki dute proiektu irabazlea dela eraberritze-lanen helburuak egokien betetzen dituena, hala nola museoaren espazioa handitzea, hartara bildumen aurkezpena zabaltzeko, eta museoko erakusketak, hezkuntza-programak eta zabalkunde-programak sustatzea.

Gainera, proiektu irabazleak irtenbidea emango dio museoak hiriarekin duen loturari; izan ere, proiektu honen bidez, eraikin zaharraren aurrealdea ireki egingo da berriro ere –gaur egun Euskadi plazara ematen du–, eta arkitektura berriak balio berezia emango dio instituzioaren identitateari.

Museoa handitu eta berritzeko kontratua betearazteko, museoak zenbatetsitako gehienezko aurrekontua 18.658.200,00 €-koa da (BEZ barne).

Agravitas

Norman Foster, Luis María Uriarte

Proposamen honen ardatza hauxe da: 1945eko eraikinaren protagonismoa berreskuratzea; horretarako, jatorrizko sarrera berrezarri nahi da. Gaur egungo instalazioen gainean, dimentsio berezi bateko espazio bat proiektatzen da. Espazio hori 1945eko eta 1970eko eraikinen gainean kokatuko da, errespetuz, eta 2.000 m2 gehituko dizkio museoari, bertan galeria gehiago jartzeko, solairu bakar, diafano eta malgu batean. Galeria ezin hobea da edozein arte-komisariorentzat.

Esku-hartze berri horren ondorioz, Arriaga plaza izango da Museoaren bizkarrezurra. Museoari goitik emango dio argiak, galeria berria zeharkatzen duen okulutik sartuko baita, eta beheko solairuko kota guztiak bateratuko dira; hala, erraza izango da museoan barrena gauzak topatzea eta orientatzea.

Proposatu dugun esku-hartze horren ezaugarri nabarmenena ildodun pieza bat da, zeinaren bidez eraikinaren liraintasuna azpimarratuko baita, euste-puntu gutxi batzuekin, eta gaur egungo eraikinen arrastotik urrun.


UTE Foster + Partners Ltd. + LM Uriarte Arkitektura S.L.P. Curriculum-a

Norman Foster Foster + Partners estudioaren fundatzailea eta presidente exekutiboa da. Arkitektura, hirigintza eta diseinuko nazioarteko estudioa da, iraunkortasunean errotutakoa. Estudioarenproiektuen artean, nabarmentzekoak dira Berlingo Reichstag eraikina, British Museoko Patio Handia, Bostongo Arte Ederren Museoa, Hong Kong eta Pekingo aireportuak, eta enpresa hauen egoitzak: Hearst (New York), Apple (Cupertino), Bloomberg (Londres), Comcast (Filadelfia) eta Hongkong and Shanghai Bank (Hong Kong). Gaur egun, hainbat ikerketa-proiekturen barruan, Europako Agentzia Espazialarekin eta NASArekin batera, aukerak aztertzen ari dira, Ilargian eta Marten bizitzeko egiturak sortzeko.

Norman Foster Foundation fundazioaren presidentea da; Madrilen du egoitza, eta nazioarteko hedapena du. Fundazioaren xedea diziplina arteko pentsaera eta ikerketa sustatzea da, arkitektoen, diseinatzaileen eta hirigileen belaunaldi berriei etorkizunari aurrea hartzen laguntzeko. 1999an, arkitekturako XXI. Pritzker saria lortu zuen.

1997an, Merituaren Ordena eman zitzaion, eta, 1999an, Elizabeth II.a erreginak biziarteko noblezia-titulua eman zion: Lord (Baroia) Foster of Thames Bank.

Arkitekto-lanaz gainera, irakasle gisa dihardu Nafarroako Unibertsitatean eta Amsterdameko Bouwkunst eskolan.

    {
  • Reforma y ampliación del Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2002
  • Reforma interior de lucernarios, solados y acabados del Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018
  • Centro de Artes Escénicas Getxo Antzokia–Musika Eskola, 2018–Getxo (Bizkaia)
  • Reforma y ampliación del Centro Público Docente Gandasegui, 2018–Getxo (Bizkaia)
  • Centro de Producción Cultural Antenna, 2014–Galdakao (Bizkaia)
  • Reforma del Pórtico de San Pedro, 1995–Llodio (Bizkaia)
  • }

 

Sei talde hauen proiektuak erakutsiko dira erakusketan:

 

 


Babeslea: