X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Hitzaldiak

Conferencias Goya

Francisco de Goya. Bizitza eta artea, XVIII. mende amaierako Espainian

 

AZKEN PLAZAK

Espezialista entzutetsuek apirilaren erdialdetik maiatzaren erdialdera egingo dituzten sei hitzaldi, Goyaren bizitzan eta obran sakontzeko eta Ilustrazio garaiko artea eta gizartea aztertzeko.

Goyaren artea Europako pintura-lanik onenen artean dago, eta haren bizitza Espainiako historiaren une erabakigarrietako batean garatu zen, bete-betean murgilduta Europan XVIII. mendean bizi izan ziren aldaketa politiko eta kultural sakonetan eta XIX. mendeko hiru hamarkadatako gerra eta gorabehera sozialetan. Goya eta gorte ilustratua erakusketa dela-eta, museoak 6 hitzaldiko zikloa antolatu du, Manuela B. Menak koordinatuta. Bertan, espezialista ezagunek Goyaren XVIII. mende amaierako bizitza eta artea aztertuko dute sakon, bai eta aro ilustratuko artearen eta gizartearen testuingurua ere.

 

PROGRAMA


11 | 04 | 2018

Manuela Mena

XVIII. mendeko Pinturaren eta Goyaren Kontserbazio burua, Prado Museo Nazionala

La evolución del arte de Goya a través de su correspondencia con Martín Zapater

18 | 04 | 2018

Gudrun Maurer

Prado Museo Nazionaleko XVIII. mendeko Pintura eta Goya Ataleko kontserbatzailea

De lo sensual a lo romántico: la variedad de las imágenes en el Madrid de fines del siglo XVIII

25 | 04 | 2018

José Luis Ona González

Historialaria eta arkeologoa, baita Goya y su familia en Zaragoza: nuevas noticias biográficas (1997) liburuaren egilea ere

Del Goya viajero: pinceladas de una juventud itinerante

02 | 05 | 2018

Virginia Albarrán

Prado Museo Nazionaleko XVIII. mendeko Pintura eta Goya Ataleko kolaboratzaile zientifikoa

El pueblo y sus costumbres en la ilustración española

09 | 05 | 2018

Javier Novo

No sólo Goya. La brillante estancia de Paret en el País Vasco

16 | 05 | 2018

Aingeru Zabala

Historialaria eta baita ondarearen kontserbazioan aditua ere

Los retratos bilbaínos de Goya: don Pantaleón Pérez de Nenín

Informazio liburuxka Dokumentu osoa PDF formatuan hemen.

 

LEKUA ETA ORDUA

Auditoriuma, asteazkena, 19:00etan

PREZIO

Orokorra: 60 €

Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak, Prado Museoaren Lagunak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, ikasleak eta irakasleak: 45 € (nahitaez aurkeztu behar da dagokion dokumentazio ofiziala)

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO

Tel. 94 439 61 37 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara)

ONLINE MATRIKULA

Izena emateko formularioa bete