X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Francisco Calvo Serraller Hitzaldi-zikloa

Conferencias del Prado

Velázquez

Urtarrilaren 9tik otsailaren 20ra

Prado Museoaren Lagunen Fundazioarekin lankidetzan antolatutako 7 hitzaldi.

1999an, Velázquezen jaiotzaren laugarren mendeurrena zela-eta, Prado Museoaren Lagunak Fundazioak urteko ikastaroetako bat eskaini zion Velázquezi, eta erabaki zuen hitzaldiak pintorearen lan zehatzei buruzkoak izatea. Bi hamarkada geroago, deialdi hau egin da, aurrekoaren jarraipen eta osagarri gisa. Horretarako, pintorearen eta bere garaiko espezialistarik garrantzitsuenetariko askori dei egin zaie, eta Velázquezen figura ikuspegi askotatik lantzeko eskatu. Haien eskutik ezagutuko ditugu Velázquezen biografiako atal eta agertoki nagusiak, gortesau gisa zuen autokontzientzia, bere bezeroak, bere karrera garatu zuen testuinguru artistikoa eta bildumagileena, pintura-genero nagusiekin izan zuen harremana edota bere baliabide narratiboak, konposizionalak eta estilistikoak, haiek azaltzen baitute zergatik izan zen bere garaian eta azken bi mendeetan eragin handiena izan duen artistarik berezienetako bat.

Velázquez hil eta 350 urte igaro ondoren, haren izena ez da soilik lotzen lan miresgarrien multzo batekin edo pixkanaka argitzen ari diren gorabehera biografiko batzuekin. Era berean lotzen da bere artearen berrinterpretazioen historia aberatsarekin, eta literario, artista, filosofo eta jende askoren arteko elkarrizketekin. Izan ere, Velázquezen historia bere lanak belaunaldiz belaunaldi izan duen eraginaren historia ere bada, eta horren berri izatea ezinbestekoa da oraindik zergatik liluratzen gaituen ulertzeko.

Zuzendaria: Javier Portús.
Espainiako 1800era arteko Pinturaren Kontserbazio-burua, Prado Museoa.

Programa


13 | 01 | 2021

Velázquez: desberdin pentsatu
Javier Portús

Espainiako 1800era arteko Pinturaren Kontserbazio-burua, Prado Museoa


20 | 01 | 2021

Velázquezen irudi erlijiosoak: deboziozko espazioa eta gortea 1630eko hamarkadan
Ángel Aterido

Artearen Historiako irakaslea, Unibertsitate Konplutentsea


27 | 01 | 2021

Velázquezen haizemailea imitazioa eta erretratua, ilusioa eta desengainua
Fernando Marías

Artearen Historiako katedraduna, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa


03 | 02 | 2021

Velázquezen erretratuak Madrilgo gortean
José Manuel Cruz Valdovinos

Artearen Historiako katedraduna, Unibertsitate Konplutentsea


10 | 02 | 2021

Velázquez, troppo vero. Pintorea eta bere teknikak
Jaime García-Máiquez

Dokumentazio Teknikoaren Kabineteko teknikaria, Prado Museoa


17 | 02 | 2021

"Pintoreen erregea". Velázquezen zori kritikoa
M.ª Santos García Felguera

Artearen eta Argazkigintzaren Historiako irakaslea, Pompeu Fabra Unibertsitatea


24 | 02 | 2021

Italiara egindako bigarren bidaia eta Velázquezen erretratu erromatarrak
David García Cueto

1800era arteko Pintura Italiar eta Frantseseko Departamentu-burua, Prado Museoa


Informazio liburuxka Dokumentu osoa PDF formatuan hemen.

 

Prezioak

  Aurrez Aurrekoa Online
Orokorra 100 € 80 €
Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak. Prado Museoaren Lagunak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, ikasleak eta irakasleak * 75 € 60 €

* Ezinbestekoa da dagokion dokumentazio ofiziala aurkeztea.

Ikastaroaren garapena

  • Aukera presentziala
    Auditoriuma, 19:00etan Gaur egungo osasun-egoera dela-eta, Auditoriumeko edukiera mugatu egin da, agintarien jarraibideen arabera.
  • Online aukera
    Egitarauaren ordenari jarraituz, ostiralero bidaliko da konferentziako bideorako esteka, aste horretako asteazkenetan aurrez aurre egindakoarena. Bideoa modalitate honetan izena ematen duten ikasleentzat izango da bakarrik, eta hogeitabost egunez egongo da eskuragarri eta nahi adina aldiz ikusi ahal izango da. Denbora hori igaro ondoren, ez da eskuragarri egongo..

Informazio gehiago nahi izanez izanez

Tel.: 94 439 61 37 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara)
visitantes@museobilbao.com

Matrikula eta bekak

PLAZA PRESENTZIAL AGORTUAK

Online aukera


BEKA ESKARIA

BBK Fundazioak 25 beka emango ditu unibertsitateko ikasleentzat, lizentziatuentzat eta irakasleentzat, eskatzailearen merituak eta beraren egoera ekonomikoa kontuan izanda.

ESKARI – EPEA

2020ko abenduaren 9tik 2020ko urtarrilaren 4ra
Nahitaezkoa da matikula online aldez aurretik egitea
Urtarrilaren 5an onuradunei beka lortu dutela jakinaraziko zaizkie.

AGIRIA

  • NAN edo pasaportea
  • Ikasle txartela
  • Irakasle txartela, zentroko frogagiria edo nomina
  • Unibertsitateko titulua edo espediente akademikoa
  • Eskatzailearen edo, bestela, famili buruaren, 2019ko ekitaldiko errentaren aitorpen osoa. Ez bada errentaren aitorpenik egin, aurkeztu zergasalbuespebaren ziurtagiria
  • Langabezia egoeran zaudela ziurtatzen duen agiria (dagokion kasuetan)

GARRANTZITSUA

Originalak ez dira onartuko eta ez da agiririk itzuliko ere.
Osatu gabeko agiriak ez dira kontuan izango.


 

Conferencias del Prado