Oleoa mihisearen gainean. 193,2 x 128,2 cm
Balerdik Donostiako Arte eta Lanbideen eskolan, San Fernandoko Arte Ederretako eskolan eta Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan ikasi zuen pintatzen. Eduardo Chillidaren lagun egin zen 1955ean, eta funtsezkoa izan zuen Europako abangoardiako mugimenduak ezagutu eta abstrakzioan hasteko. 1956an mugimendu informalistan hasi zen, eta, laster utzi bazuen ere, ezinbesteko erreferentzia izan zen bere obran. Gaur taldearen kide sortzaileetakoa izan zen 1966an.