X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Zaharberritutako lana

Joan González (Bartzelona, 1868–1908)

Jeune fille au noeud bleu (Neskato gaztea begizta urdinarekin), c. 1902

Gouache. 36,8 x 32,8 cm

Jeune fille

Julio González eskultore ezagunaren anaia izanik, Joan Gonzálezek Arte Ederretako erakusketa orokorretan parte hartu zuen, baina aitaren heriotzak aldi baterako eten zion ibilbide artistikoa. Izan ere, lehensemea izanik, etxeko metalgintza negozioaren buruzagitzari heldu behar izan zion. Lantegia itxi egin zen 1900an, eta Pariserako bidea hartu zuen familiak. Parisen, Joanek gogor heldu zion arte langintzari, marrazketan oinarrituta bereziki. 1908an Bartzelonara itzuli zen, eta, bat-batean, hantxe hil zen.

Hiru marrazkitan esku hartu izan da: 3 jeunes femmes (3 emakume gazte), L'été (Uda), Nuallongé á la draperie noir (Biluzi luzanga, jantzi beltzarekin), Jeune fille au noeud bleu (Neska gaztea begizta urdinarekin), Paysanne aux deux paniers (Neska nekazaria bi saskirekin) eta Couple de paysans (Nekazari bikotea). Gehienez 30,2 x 64,8 cm-ko neurriarekin, paper gainean hainbat teknikarekin eginda daude: grafitoa, ikatz-ziria, akuarela eta gouache-a. Oro har, muntaketa zaharra kendu egin behar izan da, eutsitako elementuak finkatu (ikatz-ziria bereziki), azala garbitu eta eranskailuak erauzi, deformazioak zuzendu eta euskarrietan gertatutako galera txikiak osatu. Bukatzeko, markoan sartu dira, kontserbazioko muntaketen bitartez.