X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Pórtico

Zaharberritutako lana

Aurelio Arteta (Bilbo, 1879–México D.F., 1940)

Pórtico, c. 1905

Oleoa mihisearen gainean. 200,5 x 276 cm

Artetak interes handia izan zuen errealismo sozialarekiko eta gai kostunbristekiko, eta baketze lanetan ibili zen Gerra Zibil aurreko euskal artearen barruan tradizioaren eta abangoardiaren arteko borroketan. Marrazkilaria eta ilustratzailea izanik, 1902an Parisera joan zen Quintín de Torre eskultorearekin, eta Italian zehar ibili ziren biak bidaian 1906an. Hermes aldizkariko talde novecentistarekin lotu zen, eta Bilboko Arte Modernoko Museoaren zuzendari izan zen 1924an sortu zenetik 1936ra arte. Urte hartan joan zen erbestera, Iparraldeko Euskal Herrira lehenengo, eta Mexikora azkenik.

Ataria artelanaren neurri handiak (olioa mihisean. 200,5 x 276 cm) tratamendua konplexua izatea eragin du. Bastidoreak hausturak zituenez, konpondu egin behar izan dituzte, erabili ahal izateko. Materia piktorikoa, geruza lodikoa zenez, osorik finkatu behar izan da, atzealdetik aplikatutako itsasgarri organikoa eta xurgatze-sistemekin. Zikina eta berniz herdoildua garbitu direnean, agerian gelditu dira lan handinahi honen jatorrizko koloreak eta modelatua. Amaitzeko, pintura galera ñimiñoak osatu dira eta babesteko berniza aplikatu zaio.