X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

ITZULKETAK

Bilboko Arte Ederren Museoaren denda birtualak bezeroaren erabateko gogobetetasuna du xede. Hala, arrazoiren bat dela medio bezeroa erosketarekin gustura ez badago, nahi dituen salgaiak itzuli ahal izango ditu, eta haien prezioaren zenbatekoa itzuliko zaio..

Garantia

tzulketaren kostua bezeroak hartu beharko du bere gain, non eta ez den fabrikazio akatsen edo okerren batek eragindako itzulketa. Era berean, ezingo du trukatu aukeratutako salgaia beste salgai batez.

Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren Testu Bategineko (KEDLOTB) 120 eta 123. artikuluen eta beste lege osagarri batzuen arabera, produktua akastuna bada, dagokionaren arabera jokatuko da: konpondu, ordeztu, prezioa jaitsi edo kontratua eten egingo da, eta kudeaketa horiek doakoak izango dira kontsumitzailearentzat eta erabiltzailearentzat. Produktua eman eta bi urteko epean adierazten diren desadostasunen gaineko erantzukizuna bere gain hartzen du museoak. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak adostasun faltaren berri eman beharko dio museoari, horretaz jabetu eta bi hilabeteko epean..

Salgaia itzuli aurretik, bezeroak jakinarazpena bidali beharko du honako helbide honetara: tiendaonline@museobilbao.com. Ondoren, itzulketa gauzatzeko beharrezko informazio guztia jasoko du.

Egiaztatu itzulketa eskatzeko baldintza guztiak betetzen dituzula, eta salgai guztien zenbateko osoa itzuliko zaizu, erosketa ordaintzeko erabilitako bide beretik.

Itzulketaren nondik norakoak eta baldintzak egiaztatutakoan, ahal bezain laster aktibatuko dira ordaindutako zenbatekoa itzultzeko mekanismoak. Itzulketari dagokion zenbatekoa bezeroak ordainketa egitean erabilitako txartel berean sartuko da. Museoak dagokion agindua emandakoan, zure banku entitatearen ez besteren ardura izango da ordainketa egitea..

Baldintzak bete ezean, Bilboko Arte Ederren Museoaren online dendak ez du onartuko itzulketa. Hala gertatuz gero, e-mailez jakinaraziko zaio erabaki horren berri bezeroari, eta errefusatutako salgaiak 2 hilabetez eskuragarri izango ditu bezeroak. Bezeroak museoko dendan jaso ahal izango ditu salgai horiek (Museo Plaza 2. 48009 Bilbao), edo haiek bidal diezazkioten eskatu, bidalketa horren kostuak berriro ere bere gain harturik, osorik.

Bilboko Arte Ederren Museoak beretzat gordetzen du salgaiak itzultzeko zehaztutako epeaz kanpo jakinarazi edo bidalitako itzulketak ukatzeko eskubidea, baita eskaria etxean jaso zueneko baldintza beretan ez dauden salgaien itzulketa ukatzekoa ere.

Eskariak itzultzeko baldintzak

Eskari bereko salgai bat edo gehiago itzultzeko gehieneko epea 14 egun naturalak izango da, eskaria etxean jasotzen den datatik aurrera.

Itzuli beharreko produktu guztiek ematerakoan zuten egoera berean egon beharko dute, eta jatorrizko bilgarria eta etiketak ere izan beharko dituzte. Jatorrizko bilgarria eta etiketak ez baditu, produktuaren balioa jaitsi egin daiteke.

Bezeroak eskaria itzultzeko duen eskubidea ezingo da erabili ahots edo bideo grabazioen eta programa informatikoen erosketetan, baldin eta bezeroak produktuei zigilua kendu badie; ezingo da eskubide hori erabili, halaber, bezeroaren zehaztapenen arabera edo modu pertsonalizatuan sortutako ondasunen erosketetan edo beren izaera dela-eta itzuli ezin diren edo bizkor hondatu edo iraungi litezkeen salgaien erosketetan.


Itzultzeak Eskaera

Datu guztiak bete behar dira

Agindua zenbakia (aurki dezakezu erosketa baieztatzeko mezuan) Ordena jaso: (eguneko ordena lortu duzu)

Bezeroaren datuak

Helbidea horrek eskaera bidali zen

Itzultzea eskatzeko arrazoia (hautazkoa)