X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Museoko denda

BIDALKETAK

Mezu elektroniko bat jasoko duzu zure eskaria berretsiz; eskariaren xehetasun guztiak agertuko dira mezu horretan

Atez ateko mezularitza zerbitzu baten bidez bidaliko dira erosketak, eta ez da onartuko erosketak posta kutxetara bidaltzeko eskaririk. 

Bidalketa gastuak

Erosketa-prozesuaren hasieran, eta behin helbidea zehaztuta, erabiltzaileari jakinarazten zaio zein den bidalketa-gastuen benetako zenbatekoa.

Tartea 7 eta 50 euro bitartekoa izan daiteke.

Bidalketa gastuak bezeroaren kontura izango dira, osorik. Eskaria egiteko unean emango da gastu horien berri, automatikoki. Bidalketa gastuak eskariaren helmugaren, pisuaren eta neurriaren araberakoa izango dira.

Eskaria etxean jasotzeko prozesua

Bezeroaren konpromisoa izango da ohiko ordutegian eskaria jasotzeko moduko helbide bat ematea. Baldintza hori bete ezean, Bilboko Arte Ederren Museoak ez du izango eskaria atzeratzearen edo erosleari helarazi ezin izatearen gaineko inolako erantzukizunik

Eskaria etxean jasotzeko epeak

Eskaria biltegitik irteten denetik honako epe hauetan helaraziko zaio erosleari, oro har:

  • Penintsulan eta Balearretan - 4-5 lanegun bitartean.
  • Kanarietan – 5-7 lanegun bitartean.
  • Nazioarteko bidalketak - 8-12 lanegun bitartean.

Eskariak helarazteko epeetan aldaketak gerta litezke, Museoaren edo garraiolariaren kontrolaz kanpoko gorabeherengatik, hala nola, greba, klimaren gorabehera, desordena publiko, zirkulazio istripu eta abarrengatik. Museoak ez du izango atzerapen horiengatiko inolako erantzukizunik. Edonola ere, garraioan zehar eskaria galdu edo hondatuz gero, Museoak konpromisoa hartzen du eskaria berrezartzeko, bezeroari inolako kostu gehigarririk sortu gabe, jatorrizko eskariaren baldintza berberetan..

Nazioarteko arautegia

Europar Batasunetik kanpoko herrialdetako muga-zerga eta aduanetatik eratorritako gastuak ez daude produktuen prezioan sartuta.. 

Paketeak igortzeko nazioarteko arautegiak legez behartzen du igorlea faktura ofiziala atxikitzera, hiru kopiatan, igorpenaren dokumentazio lagungarri modura, eta ez dago baimenduta dokumentazio hori gabe inolako igortzerik izapidetzea. Helmugako herrialdeko aduana agintaritzak bidalketa iristen denean kalkulatuko du, dokumentazio horretan oinarrituta, legezko zer tasa aplikatu behar diren. Agintaritzak zehaztutako zenbateko hori bezeroak ordaindu beharko du, agintaritza horrek aldez aurretik horretarako eskaria eginda..