X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

 

Nafarroako Unibertsitatea Museoaren eskuzabaltasunari esker, udan, ikusleek aukera izango dute María Josefa Huarteren bildumaren zati handi batez gozatzeko. Hain zuzen, bilduma 18 artistaren 47 obrak osatzen dute; bilduma pribatu oso berezi baten eredu da, eta Huarte familiak 1950eko eta 1970eko hamarkaden artean garatu zuen bildumagintza eta mezenasgo lanaren testuinguruaren barruan ulertu behar da.

1950eko hamarkadaren amaiera aldera ekin zioten bildumari, beren gustu pertsonalari jarraituta. Arte geometrikoaren eta abstraktuaren alde egin zuten; lehenengo, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo eta Antoni Tàpiesen lan-multzo garrantzitsuekin, bai piezen kalitateagatik, bai piezek artista bakoitzaren bilakaera jasotzeko duten moduagatik; eta, ondoren, entzute handiko autoreen obrekin, esate baterako, Eduardo Chillida, Mark Rothko, Wassily Kandinsky, Luis Feito, Manolo Millares eta, are, azken urteetako Picassorenak ere.  María Josefa Huartek modernitateranzko bide estetiko gisa ulertu zuen abstrakzioa, eta, aldi berean, espiritualtasuneko barne-bide pertsonal legez.

 

 

Irudian:
Pablo Palazuelo
Omphale I, 1962
Olioa mihisean. 204 x 296 cm

 

Laguntzailea: Nafarroako Unibertsitatea Museoaren

 

Zerrendara itzuli