Erakusketan maisu-lan ugari bildu genituen: 59 brontze eta 7 marmol, 25 irudi eta artistaren bildumaren 25 argazki. Lan horiek guztiek Auguste Rodin (Paris, 1840 - Meudon, 1917) eskultore frantsesak XX. mendeko arteari egindako ekarpen garrantzitsua erakutsi zuten. Ikusgai egon ziren lanen artean (Pariseko
Musée Rodin-ekoak), brontzean eta marmolean egindako lan adierazgarri eta ezagunenetako batzuk izan genituen, besteak beste,
Musua, Pentsalaria edo
Bontzearoa.