X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Museoak bat egin du azaroaren 12, 13 eta 14an Bilbon ospatuko den Nihon Jaia izeneko kultura japoniarrari buruzko ekimenaren bigarren edizioarekin. Azaroaren 12tik 28ra bitartean, arte japoniarreko ehun eta berrogeita hamar bat piezako bilduma bat izango da ikusgai Museoan. Ikusgai izango diren piezak ekialdeko arteari buruzko Palacio Bildumakoak dira.

Ekialdeko arteari buruzko Palacio bilduma Museoaren fondoetako parte da 1953-54az geroztik, José Palacio bildumazalearen (Montevideo, 1875–Bilbao, 1952) oinordeko María de Arechavaleta andrearen borondatez. Hirurehun piezak baino gehiagok osatzen dute, eta horietatik bi heren baino gehiago Japoniakoak dira.


Erakusketarako aukeratutako piezak lau ataletan sailkatuta daude:

1 - Estanpak eta pinturak. Estanpen multzoa nabarmentzen da, bereziki inspirazio herrikoikoak diren ukiyo-e deritzenak; horien artean, genero horretako artistarik esanguratsuenen lanak daude: Utamaro, Hokusai eta

2 - Hirosigerenak, alegia. Ikonografiari dagokionez, kabuki-ko aktoreak (Edo aldiko antzerki klasiko japoniarra), emakumezkoen irudiak eta paisaiak nagusitzen dira.

3 - Samuraia. Kultura japoniarreko figura tradizionaletako bat da. Hemen, tsuba (sablearen xaflaren babesa), kozuka (kogatana-ren heldulekua; kogatana sablearen zorroan sartzen den aizto txikia da) eta zenbait kutxa izango dira ikusgai. Objektu hauek guztiek samuraiaren alderdi beliko, kultural eta pertsonalak erakusten dituzte

4 - Tearen zeremonia. Atal honetan, tea dastatzeko zeremonial estetikoak berezkoak dituen zeramikazko objektuak daude bilduta. Zen pentsamendu eta estetikakoa, erritual honek bertaratutakoen barne-harmonia lortzea du xede.
 

Egunerokotasuna. Atal anitzena da; izan ere, erabilera pertsonaleko objektuak daude, kultura japoniarraren arabera beti adierazpen artistikoaren parte direnak: netsuke (kimonoaren gerrikotik objektuak esekitzeko topea), suzuribako (kutxa idazmahaia), inro (medikamentuak eramateko kutxatxoa eta kimonoaren gerrikotik esekita doan zigilua) eta kutxak.


Multzo honen interesa, alde batetik, piezen kalitate formal eta artistikoan datza, eta, bestetik, ezohikotasunean; izan ere, gure inguruan dagoen mota honetako bilduma urrietako bat da.


Irudian:
Katsushika Hokusai
Kortesaua lo egiten, XIX mendea
Grabatu egurran, 31 x 22 zm.
Bilboko Arte Ederren Museoa

Zerrendara itzuli