X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Museu Nacional d’Art de Catalunyarekin batera antolatua, Pintura hispano-flandestar gotikoa. Bartolomé Bermejo eta bere garaia erakusketan 70 maisulan biltzen dira; hain zuzen ere, XV. mendearen bigarren zatian eta XVI. mendeko lehenengo urteetan hispaniar erresumetan eta pintura flandestarraren eraginpean izan ziren nobedade artistikoen artelan erakusgarrienak. Garai haietan Bartolomé Bermejoren nortasun artistikoa gailendu zen. Bilboko Arte Eder Museoak artista haren artelanik garrantzitsuenetako bat gordetzen du: La flagelación de Santa Engracia (1474-78). Horrez gain, Estatuko eta atzerriko museo eta bilduma garrantzitsuetatik ekarritako pintorearen beste artelan asko daude erakusketan. Horien artean, Tríptico de la Virgen de Montserrat lan izugarria nabarmentzen da; Bermejoren maisulan hori Italiako Acqui Terme katedraletik lehenengo aldiz atera da, atzerriko erakusketa batean jartzeko. Erakusketaren helburu nagusia da pintura flandestarrak hispaniar erresumetako artistengan izan zuen eragin erabakigarria azaltzea batetik, eta Bermejoren eta bere garaiko penintsulako eta Flandesko artisten arteko elkarrizketa emankorra erakustea bestetik; eragin hura zenbaterainokoa izan zen ikusteko Juan de Flandes, Jaume Huget, Diego de la Cruz, Luis Dalmau eta Pedro de Berruguete artisten obra enblematikoak ipini dira erakusgai.

Zerrendara itzuli