X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

XIX. mendean ugaritu egin ziren aldizkako argitalpen ilustratuak. Teknika litografiko eta xilografikoek eskainitako aukeren ondorio izan zen ugaltze hori, izan ere, teknika horiei esker, irudien sorkuntza eta zabalkundea handitu egin zen nabarmen. Erakusketan ia laurehun irudi ikusi ahal izango dira; monumentuengatiko interes erromantikoa dute oinarri irudiok, baina, batez ere, Bigarren Kaslistadan Bilboko Setioan (1874ko maiatzaren 2an amaitutakoa) izandako gerra-operazioek eta Urian izandako lehenengo industrializazio-prozesuak piztutako interesa. Irudi horiek guztiak garai hartako (1843-1900) argitalpen nagusietan agertu ziren, besteak beste, La ilustración Española y Americana, El Mundo Pintoresco, The Illustrated London News, The Graphic eta L’Illustration izenekoetan.
Modernizazioaren babesean, Bilbok kazetaritza ilustratuaren interesa piztu zuen eta, harrezkero, kazetaritza ilustratu horrek paisaia industrial berriaren, meatzeen ustiapenaren, hirigintzako nobedadeen eta Uriaren egunerokotasunaren pasarteak erakutsi nahi izan ditu. Erakusketak bi asmo ditu: batetik, garai hartako marrazkigile eta grabatzaile onenen lan xilografikoa erakustea (zeukan gaurkotasunari eta izaera sekuentzialari esker, gaur egun oso ohikoak diren adierazpideetako batzuk aurreratu zituen, hala nola, zinema eta komikia); eta, bestetik, XIX. mendeko bigarren erdialdeko Bilboren historiari buruzko lekukotza ordainezina aurkeztea.

Zerrendara itzuli