X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Obra Gonbidatua programa —2001ean jarri zen abian— beste erakunde batzuek aldi baterako utzitako lanak hurbilarazten dizkie ikusleei. Lanok esanahi berria hartzen dute Museoan, izan ere, lan bakar bateko erakusketa gisa eta bilduma iraunkorraren testuinguruan aurkezten dira. 2004an, Santander Fundazioa ekimen honetan sartu zen, eta edizio berri guztiak babestu ditu; modu horretan, urtean zenbait bider antolatu izan da programa hau (batzuetan, aditu ospetsuek emandako hitzaldiekin batera), eta bere bildumako obrak ere laga ditu, edizio honetan bezala. Hasiera-hasieratik, programa honek 30 deialdi izan ditu, orain aurkezten dugun hau barne. Besteak beste, Berruguete, Morales, Zurbarán, Van Dyck, Tintoretto, Artemisia Gentileschi, Canaletto, Fortuny, Monet, Sorolla, Picasso, Chillida, Hockney edo, duela gutxi, Freuden lanak egon dira ikusgai.

Edizio honetan, Rubensen (Siegen, Alemania, 1577–Anberes, Belgika, 1640) mihise handi bat erakutsiko da. Mihise hori Pradoko Museokoa da, eta, berarekin batera, irudi horri dagokion zirriborroa ere egongo da ikusgai, azken hori Bruselatik ekarrita. Aipatutako mihisea Deidamiaren bahiketa da. 1636-1638 inguruan datatuta dagoen eta neurri handikoa den mihise ikusgarri hori (182 x 290 cm) multzo zabalago baten parte da; hain zuzen ere, Felipe IV.a monarkak Madrilgo kanpoaldean dagoen Torre de la Parada ehiza-pabiloia dekoratzeko enkargatu zion multzo hori Rubensi. Pieza biak (prestakuntzarako zirriborroa eta azken lana) oso-oso gutxitan jarri dira ikusgai batera, eta oraingoan hala izango da. Beraz, Obra Gonbidatua programari esker, hurbiletik ezagutu ahal izango da Rubensen sorkuntza-prozesua eta trebetasun tekniko aparta. Izan ere, Rubens Barrokoko jeniorik handienetakoa eta Artearen Historia osoko margolaririk onenetakoa izan da.

 

Pedro Pablo Rubens (Siegen, Alemania, 1577 - Amberes, Belgika, 1640)
Deidamiaren bahiketa, 1636-1638
Olioa mihisean, 182 x 290 cm.
Pradoko Museoa bilduma, Madril


Babeslea:
Deidamiaren bahiketa

Zerrendara itzuli