X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Patricia Phelps de Cisnerosen bildumetan, bada beharbada gainerakoak baino ezezagunagoak izan arren Amerikako kontinenteko bisualtasunaren funtsezko zati bat kontatzen duten piezek osatutako multzo bat: europar eta estatubatuar bidaiariek paisaia latinoamerikarren aurrean sentitu zuten lilura eta jakin-mina. Are gehiago, XIX. mendearen amaieran "eskola nazionalak" hasi ziren arte, esan daiteke artista bidaiari horiek eman zutela irudimenak piztuko zituen amerikar irudi horren berri. Hala, horien artean daude, batetik, Frans Post margolari barrokoaren espedizioak, zeinaren bi paisaia eder Cisneros bildumako parte diren, eta, bestetik, Alexander von Humboldten ibilaldiak.

Erakutsiko den multzo ederra 150 piezak osatzen dute: margolanak, marrazkiak, estanpak, liburuak eta argazkiak. Ordenan zegoen mundu bat eraikitzeko xedea zuen pintura akademizistan –hizpide dugun ezusteko natura boteretsuaren justu kontrakoa dena– entrenatutako europar begietara sumendiek, begetazioak, ohitura hain bestelakoek... sortutako jakin-mina eta txundidura ere islatzen du erakusketak. Hala ere, artistek XVIII. mendeak ezarritako kategoria estetiko handiak eraman zituzten aurrez ikusi gabeko eszena eta paisaia "exotiko" horien irudikapenetara.

Komisariotza: Estrella de Diego, UCMko Artearen Historiako katedraduna eta San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kidea

 

 

Irudian:
Auguste Morisot (1857‐1951), Frantzia
Caribe ou Pirania dorée, 1886ko maiatzaren 2a
Akuarela eta grafitoa paperean. 23 x 30 cm
Patricia Phelps de Cisneros bilduma

 

BBK-k babestua

 

 

Zerrendara itzuli