Erakusketa honen bitartez, Mary Cassatt, Marie Braquemond, Berthe Morisot eta Eva González pintoreen nortasun artistikoa ikusi ahal izan dugu (inpresionisten taldean sailka ditzakegu pintoreok). Emakumeen mundua eta ingurua ikusteko izan zuten moduari esker, mugimendu horretako pintore nagusien artean izan zuten protagonismoa eta eragina baloratzeko aukera izan genuen.