X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Luca Cambiasotik Alessandro Magnascora arte, Genoaren gailurra. XVI. mendetik XVIII. mendera arteko pintura, Palazzo Biancoko bilduman izeneko erakusketan hiria gehien zabaldu zen urteetako pintore genoar aipagarrienen berrogeita hamar bat obra bilduko dira; batez ere, pintura barrokoaren urte onenetako margoak.
Erakusketa Italiako museo aipagarrienetako batetik dator (Genoako Galleria di Palazzo Biancotik) eta antolatzaile horko zuzendaria, Clario Di Fabio, izango da. Erakusketari esker, jende gutxik ezagutzen dituen pintore horien kalitate aparta ezagutu ahal izango da. Pintore horien artean aipagarriak dira Luca Cambiaso, Andrea Ansaldo, Giovanni Battista Paggi, Bernardo Strozzi, Gioacchino Assereto, Domenico Fiasella, Anton Maria Vasallo, Valerio Castelo, Domenico Piola, Gregorio eta Lorenzo de Ferrari eta Alessandro Magnasco. Horien obrek Genoako errepublika zaharrean izan ziren artisten eta bildumen distirari buruzko panoramika zabal bat ematen dute.Bestalde, eta trukean, Bilboko Arte Eder Museoak bere bildumako hogeita hamar lan hautatuak bidaliko ditu Genoara. Lan horiek, Bilbao a Genova, la cultura cambia le cittá (Genoa, Palazzo Ducale, 2003ko urriaren 10a /2004ko urtarrilaren 11a) izenburupean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Guggenheim Museoaren laguntzaz, han antolatuko den erakusketa zabalago batean erakutsiko dira, Bilbon azken urteotan izan diren hirigintzako aldaketak eta bizi izandako jarduera kulturala eta artistikoa Genoan azaltzeko asmoz. Germano Celant-ek zuzendu eta Gae Aulenti-k muntatuko duen erakusketa 2004an (Genoa Europako hiriburu kulturala izendatuko dutela aprobetxatuz) burutuko diren ekitaldien artean sartzen da

Zerrendara itzuli