X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

 

Doré (Strasbourg, 1832- Paris, 1883) XIX. mendeko ilustratzaile eta grabatzaile frantses on eta emankorrenetarikoa da. Hasieran, marrazki satiriko eta karikaturengatik izan zen ezagun, baina, batez ere, literatur lan klasikoetarako egindako ilustrazioek, besteak beste, On Kixote, Orlando Sumindua edo Jainkotar Komedia lanetarako egindako lanek, egin zuten ospetsu Doré. Laurogei lan ekarri ditugu hona, marrazkiak, grabatuak, akuarelak, olioak eta Dorék ilustratutako lan literarioen lehen edizioak barne hartuta. Lan horiek Dorék askotariko interes artistikoak zituela -erretratuak, paisaiak, karikaturak, eszena kostunbristak eta erlijiosoak- erakutsiko digute, eta, era berean, artista honen kalitateaz gozatzeko aukera emango digute.

Zerrendara itzuli