X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Maiz, ikuspuntu akademizista gailendu zaie artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuei. Ideia horretatik abiatuta, museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak, Tamara García Iglesias (Lasarte, Gipuzkoa, 1978) zinemagilearekin batera, ekimen berritzaile hau landu du, behaketaren ohiko kodeak desegin eta museoko bilduma era aske eta subjektiboan interpretatzea sustatzeko.

Lehen emanaldi honetan, 5na minutu inguruko 8 ikus-entzunezkok osatuko dute Ikuspuntuak erakusketa. Horietan, 16 emakumek hausnarketa egiten dute, beren testuinguru kultural eta sozial desberdinetatik abiatuta, era berean emakumeak protagonista diren bildumako 8 margolani buruz.

Sormena, aktibismoa edo zientzia abiapuntu hartuta arituko dira, beseak beste, Karmele Jaio, Izaskun Landaida, Miriam Ocariz eta Marta Macho-Stadler, kulturarteko bitartekaritzan diharduen emakume ijito gazte batekin eta emakume trans batekin batera, esaterako. Proposamen bakoitzak, gainera, bere narrazioa du, batzuetan poetikoa eta zentzumenen arlokoa, eta, bestetan, emozioentzako eta ideientzako pizgarria. Gorputzak saileko 8 kapituluek erronka iradokitzaile bat proposatzen diete ikus-entzuleei: hesiak desegin eta museoan izandako bizipena eraldatzea, artelanak modu berri batean behatu eta interpretatzeko ariketa egiteko.

Museoko Hezkuntza Saileko Maria Victoria Antoñanzasek eta César Ochoak aukeratu dituzte proposameneko artelanak. BBK Aretoan jarriko dira ikusgai, bakoitzari dagokion ikus-entzunezkoarekin batera, formatu handian proiektatuta (4 metro luze eta bi metro altu, gutxi gorabehera): Jan-edan umoretsua (c. 1550), Jan Mandijnena; Europaren bahiketa (c. 1570-1575), Martin de Vosena; Amatasuna (1895), Ángel Larroquerena; Mathieu de Noailles kondesaren erretratua (1913), Ignacio Zuloagarena; Kaleko emakumeak (c.1915-1917), José Gutiérrez Solanarena; Emakumea biluzik irakurtzen (1920), Robert Delaunayrena; Hiru Graziak (1959), Antonio Saurarena; eta Hispanista (Nissa Torrents) (1977-1978), R.B. Kitajena.

Museoko BBK Aretoan ez ezik, Ikuspuntuak erakusketa digital modura ere bisitatu ahal izango da, museoaren YouTube kanalean.

 

Kredituak

Zuzendaria: Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak:
Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa
Ahotsa:
Marga Altolaguirre

 

Erakusketa-ibilbidea

Kaleko emakumeak
José Gutiérrez Solana

 

  • Soinua eta konposizioa: Xabier Erkizia
  • Kolorea: Imanol Gómez de Segura
  • Gonbidatuak: Loola Medicci (trans emakumea) Amparo Badiola (artista)

Amparo Badiolak dio enkoadraketa hau goibela dela, eta Loola Mediccik, berriz, Solanak margotutako Kaleko emakume horien begitarteari erreparatzen dio, izan ere, haien helburua bezeroak erakartzea izanik, ez dute begitarte alairik, gogorra baizik.

titulo

El rapto de Europa
Martin de Vos

 

  • Soinua: Xabier Erkizia
  • Komposizioa: Pablo Denegri
  • Kolorea: Maialen Sarasua Oliden
  • Gonbidatuak: Norma Vázquez (psikologoa eta aktibista feminista), Isabel Herguera (zinemagilea)

Isabel Herguerak esaten du berak ezin duela burutik kendu zer etorkizun izango duen dontzeilak, nahiz eta margolana ederra izan. Norma Vázquezek Europaren gorputzari buruz hitz egiten digu, eta bere garaiko edertasuna irudikatzen duela aipatzen du; baina ondorioztatzen du, halaber, emakume triste baten aurrean gaudela, ez emakume eder baten aurrean.

titulo

Hiru Graziak
Antonio Saura

 

  • Soinua: Inés Almirón
  • Komposizioa: Gabi Yaya
  • Kolorea: Sarasua Oliden
  • Gonbidatuak: Blanca Arrieta (koreografoa eta performance egilea), Tania de Sousa (kantaria)

Blanca Arrietak gorputz geldiei eta deseginei buruz egiten du gogoeta. Tania de Sousak pentsatzen du, aldiz, munstrokeriak baduela edertasuna.

titulo

Amatasuna
Ángel Larroque

 

  • Soinua eta konposizioa: Inés Almirón
  • Kolorea: Clara Rus, Maialen Sarasua Oliden
  • Gonbidatuak: Elsa Fuente Do-Rosario (UNICEFen Euskadiko Batzordeko koordinatzailea), Trinidad Jiménez (emakume ijito gaztea, AMUGEko kulturarteko bitartekaria)

Trinidad Jiménezek emakumearen aurpegiaren tristuran eta haurraren itxurazko utzikerian jartzen du arreta. Elsa Fuente do-Rosario modu zakarrean etendako nerabezaroaz mintzatzen zaigu. Emakumea, gela aberats batean dagoen objektu etzana izanik, seme eder eta gozoari eusteko erabilia da.

titulo

Jan-edan umoretsua
Jan Mandijn

 

  • Soinua eta konposizioa: Inés Almirón
  • Kolorea: Maialen Sarasua Oliden
  • Gonbidatuak: • Laura Sam (spoken word, artista) Aizpea Ohianeder (sukaldaria)

Laura Samek itxuraz orain iratzarri den mundu bati buruz hitz egiteko eskatzen digu. Aizpea Oihanederrek aurpegietan jartzen du arreta, eta oturuntzara gonbidatutakoen tristura eta pobreziari buruz hitz egiten du.

titulo

Emakumea biluzik irakurtzen
Robert Delaunay

 

  • Soinua eta konposizioa: Inés Almirón
  • Muntaia eta Kolorea: Maialen Sarasua Oliden
  • Gonbidatuak: Higi Vandis (ilustratzailea) Soraya García (arte-modeloa)

Higi Vandisek zapata labur fetitxistatik beretik miatzen du gorputza, eta jabetzen da ez dagoela biluzik, nahiz eta izenburuak hala esan. Soraya Garcíak ikusten ez den horretan jartzen du arreta, hain zuzen ere, hainbat orduz, geldirik, otzan, margolariaren aurrean dagoen eta altxatzen denean lehen aldiz bere burua ikusten duen emakumearen sentimenduan.

titulo

Mathieu de Noailles kondesaren erretratua
Ignacio Zuloaga

 

  • Soinua eta konposizioa: Inés Almirón
  • Muntaia eta Kolorea: Maialen Sarasua Oliden
  • Gonbidatuak: • Miriam Ocariz (sortzailea) Karmele Jaio (idazlea)

Miriam Ocarizek hitz egiten dio, eta haren hitzek gaurkotasuna ematen diote, orainera ekartzen dute. Karmele Jaio margolariaren begiradan jartzen da, eta ondorioztatzen du irudi arriskutsua dela, haren liburuengatik, diruagatik, ez duelako inolako begiradarik behar existitzeko.

titulo

La hispanista
R. B. Kitaj

 

  • Soinua eta konposizioa: Inés Almirón
  • Muntaia eta Kolorea: Maialen Sarasua Oliden
  • Gonbidatuak: • Izaskun Landaida (Emakunderen zuzendaria) Marta Macho-Stadler (unibertsitateko irakaslea)

Marta Macho-Stadlerrek ispilu batean bezala miatu eta begiratzen dio, identifikatzen da, bare, soil. Izaskun Landaidak ostiral batean, edozeinetan, kokatzen du, lanean emandako aste baten amaieran. Gaur egungo emakume bat da, eta gure begiradak atseden hartzen du, libre izatearen antzeko zerbait ikusten duelako.

titulo

 

 

Baliabideak

IKUSPUNTUAK. Solasaldi-eztabaidak


Alicía García Santosek, emakumeentzako ahalduntze-eskoletan arte-irakasle diharduen berdintasunari buruzko espezialistak, zortzi solasaldi-eztabaida gidatuko ditu, genero-ikuspuntutik hausnartzeko emakumeek artean duten presentziaz: sortzaile gisa duten rola, gizonek egindako arteak emakumeak objektu bilakatzeko izandako funtzioa, edo emakume-izaera prostituzioarekin eta amatasunarekin lotuta, besteak beste.

  • 2021eko urriaren 18a Ignacio Zuloaga. Mathieu de Noailles kondesaren erretratua
  • 2021eko azaroaren 29a Robert Delaunay. Femme nue lisant (Emakumea biluzik irakurtzen)
  • 2021eko abenduaren 13a Antonio Saura. Hiru Graziak
  • 2021eko abenduaren 20a José Gutierrez Solana. Kaleko emakumeak
  • 2022ko urtarrilaren 17a Jan Mandijn. Jan-edan umoretsua
  • 2022ko otsailaren 7a Ángel Larroque. Amatasuna
  • 2022ko otsailaren 28a Martin de Vos. Europaren bahiketa
  • 2022ko martxoaren 14a R.B. Kitaj. The Hispanist (Nissa Torrents) (Hispanista (Nissa Torrents))

 

Ordutegia: 18:00etatik 19:30era
Tarifa emanaldi bakoitzeko: 3 € jendearentzat oro har / 2 € Museoaren Lagunentzat

Sarrerak www.museobilbao.com helbidean, edo museoko txarteldegian

 


 

"Lan zaila da Ikuspuntuak. Gorputzak egitea ahalbidetu duten esperientziak zerrendatzea, horietatik lanak eta trebakuntza baizik ez baitira zenbatzen.

Alabaina, hasteko, dagoeneko urrutikoa iruditzen zaidan iragana gogoratzen has gaitezke: Euskal Herriko Unibertsitatean Antropologia eta Buenos Airesen Zinema-zuzendaritza ikasi ondoren, neure burua trebatzen jarraitu nuen, modu autodidaktan eta hiru urtez, Donostiako Arteleku arte-zentroan. Bost urtez, Aguilar de Campooko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria izan nintzen, eta, beste lautan jardun nuen Artelekurekin lotura duen MAPA kolektiboan programatzaile. Azken hamarkadan, zenbait komisario-lan egin ditut: -"Imágenes Secuenciadas" (Artegunea Kutxa Fundazioa, Donostia, 2021), "Marcar. Signar. Notar" (Cibrián galeria, Donostia, 2020), "Mitominas. Narcisa Hirsch" (Recoleta ;Kultur Zentroa, Buenos Aires, 2016), "Mujeres sin Ley" (Buenos Aireseko Arte Garaikideko Museoa, 2016), "This is Just To Say" (Buenos Aireseko Arte Garaikideko Museoa, 2014-2016). Aldi berean, honako film hauek ekoitzi ditut: Reescritura (2020-2022), O Gemer (2019-2021), Euria ari du aspaldi ez bezala (2019), eta La Piba de Oro (2020-2021). Halaber, honako film hauek zuzendu ditut: El cuerpo de la mujer sin sombra (2019-2020), Alicia D´Amico argentinar artistari buruzko pelikula esperimentala; Ferreyra, a Film Concrete film laburra (Xabier Erkiziarekin batera, 2021), Beatriz Ferreyra artista frantziar-argentinarrari buruzkoa; Paraíso, cerca (2021) fikziozko filma; eta aspaldiago, 2010ean, TVE-2rentzako bi dokumental-sail, Mover Montañas eta La Luz y el Misterio de las Catedrales.

Jakin-minaren eta premiaren emaitza den konbinazio ekletiko horrek ahalbidetu du behar adina ezagutza eta grina elkartzea Bilboko Arte Eder

Tamara García Iglesias

Babeslea:
Ikuspuntuak

Zerrendara itzuli