X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Bartzelonako Centre de Cultura Contemporániarekin batera produzitua dago Inoiz existitu ez zen hiria erakusketa -lehenengo aldia da Museoak zentro ospetsu horrekin elkarlanean jarduera bat burutzen duela-, eta ia laurogei lanen bidez, arkitekturak pinturan izan dituen hainbat irudikapen azaltzen dira. Napoliko arkeologia museotik ekarritako I. mendeko freskoekin hasi eta instalazio garaikideekin amaitzen den ibilbide kronologiko luze batean, erakusketak ahal den eta ezin den arkitektura aztertzen du. Francisco Gutiérrez-en margolan erlijiosoetako atzealdean dagoen arkitektura; Monsú Desiderio-ren ametsak; Viviano Codazzi, Bernardo Bellotto, Hubert Robert edo Francesco Guardi-ren kapritxoak; Paul Klee eta Maria-Helena Vieira de Silva-ren espazio geometrikoak; Max Ernst, Paul Delvaux eta Giorgio de Chirico-ren arkitektura amestua; edo Miquel Navarro eta Perejaume-ren arkitektura garaikideak: horiexek azalduko dituzte, besteak beste, arkitekturak kaosaren aurrean izandako garaipenak eta porrotak, katalogo aparta baten bitartez.

Zerrendara itzuli