X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Juan de Echevarria pintoreak (Bilbo, 1875-Madril, 1931) landu zituen modernismo ondoko estiloa eta erretratu-generoa ondoen erakusten duten hirurogeita hamar lan baino gehiagok osatzen dute erakusketa hau; erretratu-generoan ijitoak, 98ko belaunaldiko intelektualak, natura hilak eta paisaiak daude. Mafre Vida fundazio kulturalarekin batera ekoiztutako erakusketa hau -fundazioaren egoitzan inauguratuko da erakusketa, datorren urtarrilean- Bilboko Arte Eder Museoa, gerra zibilaren aurreko artista euskaldun handienetako batzuk berreskuratu eta berrikusteko asmoz, azken urte hauetan egiten ari den lanaren barruan sartzen da. Lan horri esker antolatu ahal izan dira erakusketa antologiko hauek: Euskal Artisten Elkarteari eskainitakoa (1983) edo José María Ucelay (1984), Adolfo Guiard (1985), Antonio de Guezala (1993), Francisco Iturrino (1997), Aurelio Arteta (1999) eta, duela gutxi, Ángel Larroque (2003) pintoreei eskainitakoa.

Zerrendara itzuli