X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Giovanni Antonio Canal “Canaletto” (Venezia, 1697-1768) vedutismoaren ordezkari nagusietako bat izan zen. Genero piktoriko horrek XVIII. mendean izan zuen gailurra, batez ere Venezian, eta ikuspegi urbanoetan zentratzen zen. Erakusgai jarri diren mihise bikain biek eta Francesco Guardiren marrazki batek (Venezia, 1712-1793) ondo erakusten dute Veneziako irudiak sortu eta zabaltzeko lan gehien egin zuen margolarietako baten perspektiba eta argiaren nagusitasuna. Hark sortutako Veneziaren irudiak mendeetan iraungo zuen.
Gonbidatutako artelana Bilboko Arte Eder Museoaren jatorrizko programa da. Horren bidez, jendeari beste museo eta bilduma batzuetako obra bereziak hurbildu nahi zaizkio.

Zerrendara itzuli