X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

Bilboko Arte Ederren Museoaren eta BBVA Fundazioaren Bideoarte eta Sorkuntza Digitaleko Programa
Muntadasek ekoitzia, Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioarentzat

 

Antoni Muntadasen proeiktuetan (Bartzelona, 1942) multimedia instalazioak, argazkiak, argitalpenak, performanceak edo esku hartze urbanoak daude, eta nazioarteko arte praktika kontzeptualei egindako ekarpen garrantzitsuenetako bat osatzen dute. Gainera,  erreferentziako egilea izan zen 1970eko hamarkadaren hasierako arte espainiarrean, bideoaren eta teknologia berrien erabileran. Haren lanak politikarekin, gai sozialekin edo komunikazioarekin lotutako gaiak jorratzen ditu, betiere antropologia, soziologia edo kulturaren historia ardatz hartuta. 

Hiri hutsa honetan, espazio publikoaren eta arkitekturaren inguruko ikerketa zabalago baten abiapuntu dira Bilbo eta bere egungo hirigintza, baina baita bertako testuinguru historikoa ere. Guadalupe Echevarriak komisariatutako erakusketan, hainbat osagai biltzen dituen proiektua da emaitza, Muntadasen obran izan ohi den moduan. Museoko 33. aretoan, bi erakusgai daude: bata, proiekzio bikoitzeko Vacuum / Plenum instalazioa, eta bestea hiria udaletxetik Zorrotzaurreraino Nerbioi ibaian barrena hegan igarotzen duen On translation: La Ría muntaketa, Bilboko azken hogeita hamar urteotako eraldatzearen gune enblematikoa kartografiatuz. Lan horien osagarri da Suntsiketa / Eraikuntza, azken aldiko hiri-plangintzaren barruko arkitektura berria “balio erantsi” gisari buruzko lana, hondakinekin eta aparteko gertakariekin lotuta: gerrak, uholdeak, pandemiak. Ikus-entzunezko tresna multzo honen bitartez, Muntadasek Nerbioi itsasadarraren inguruan izandako hainbat gatazka eta birmoldatzeren espazio-dimentsioa azpimarratzen du, eta, aldi berean, aurrez aurre ezartzen ditu aurkeztutako fenomenoen hizkuntza isila eta Walter Benjaminen testuekin lotutako irudiak. Muntadasek esan ohi du hitzordu hauek "akupuntura" lana egiten dutela.

32. aretoan hiru bideo daude ikusgai: Dérive Veneziane (2015), Guadiana (2017) eta Finisterre (2017). Lehenagoko gertaera horiek orri-oin eginkizuna dute Bilboko itsasadarrari buruzko lanean. Hurrenez hurren doaz denboran, eta ez dira kasualitatez elkartuta agertzen: hiria, paisaia eta lurraldea jorratzen dituzte, Muntadasek berariaz landu dituen gaiak. Venezian bezain isilak edo Bilbon bezain hustuak diren beste ibai eta hiri huts edo bete horiek Bilboko itsasadarrarekin konbinatzeko efektuak bizi dugun mundua pentsatzera gonbidatzen gaitu.

Babeslea:
Muntadas. Hiri hutsa

Zerrendara itzuli