X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Erakusketak

TOKI GUZTIAK BETE DIRA

Azaroaren 22an (asteartea), Esther Ferrerrek (Donostia, 1937) performanceaegin zuen museoan; hain zuzen ere, Ferrer adierazpen artistiko mota horren ordezkaririk nabarmenenetakoa da. Ordubete inguruan, artistak generoari eta sexuari buruz planteatutako eta ikusleekin partekatutako zenbait galderatatik abiatuta, bertaratutakoak eztabaidan aritu ziren.

 


 

Banco Santander Fundazioak babestutako Obra Gonbidatua programak proposamen bitxi batekin itxiko du urtea. Esther Ferrerrek (Donostia, 1937) performancea eskainiko du; izan ere, adierazpide artistiko horren ordezkaririk esanguratsuenetakoa da.

Ekintza bideoz grabatuko da, eta, ondoren, hedatu egingo da.


• Azaroaren 22an (asteartea), 19:00etan, Chillida hallean.
• Iraupena: 30 eta 60 minutu bitartean, gutxi gorabehera.
• Sarrera dohainik. Leku-kopuru mugatua.
• Ikuskizunera joateko, ezinbestekoa da sarrera museoko txartel-leihatilan jasotzea, azaroaren 16tik (asteazkena) aurrera, 10:00etatik 20:00etara.

 

BIOGRAFIA


Esther Ferrerrek (Donostia, 1937) ekintzak egiten ditu hirurogeiko hamarkadaren erdialdetik, hala berak bakarrik nola ZAJ taldearen barruan (1996. urtean desegin zen).

Hirurogeiko hamarkadaren hasieran, José Antonio Sistiaga pintorearekin batera, Adierazpide Libreko lehen tailerra sortu zuen; tailer hori jarduera paralelo askoren hazia izan zen, besteak beste, Elorrioko (Bizkaia) eskola esperimentalarena.

Hirurogeiko hamarkadaren erdialdetik aurrera, jarduera plastikoa abiarazi zuen berriro, argazki landuekin, instalazioekin, zenbaki lehenen edo Pi zenbakiaren seriean oinarritutako koadroekin, objektuekin eta abar.

1999an, Espainiaren ordezkari bietako bat izan zen Veneziako bienalean. 2008. urtean, Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. 2012an, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea saria. 2014an, MAV saria (Emakumeak Arte Bisualetan), Marie Claire pour l'Art Contemporaine eta Arte Plastikoen Velázquez saria irabazi zituen.

Performanceko artista gisa egindako ibilbidean, hainbat jaialditan hartu du parte, bai Estatuan bai atzerrian (Alemania, Italia, Suitza, Belgika, Frantzia, Danimarka, Norvegia, Ingalaterra, Holanda, Polonia, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Bulgaria, Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Kuba, Brasil, Tailandia, Japonia, Korea, Palestina eta abar).

Lan plastikoa honako egoitzetan jarri du ikusgai: Centro de Arte Reina Sofía Museo Nazionala (Madril); Galerie Donguy, Galerie Lara Vinci eta Galerie Satelite (Paris); Trayecto Galeria (Vitoria-Gasteiz); Staatsgalerie (Stuttgart, Alemania); Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia-San Sebastián); Centro Andaluz de Arte Contemporáneo (Sevilla); Roskildeko Arte Garaikidearen Museoa (Museet for samtidskunst) (Danimarka); Círculo de Bellas Artes (Madril); MOCA (Erroma); México CF (Mexiko); Rio de Janeiroko Arte Ederren Museoa (Brasil); ARTIUM (Vitoria-Gasteiz); Es Baluard (Palma Mallorcakoa); Georges Pompidou Kultur Zentroa (Paris); CGAC (Galiziako Arte Garaikidearen Zentroa) (Santiago de Compostela); MAC/VAL (Musée d'art contemporain du Val-de-Marne) (Vitry-sur-Seine, Frantzia); Fuenlabradako CEART (Madril), etab.

Ikastaroak eskaini ditu Kanada, Frantzia, Italia, Mexiko, Suitza eta Espainiako hainbat unibertsitate, museo eta eskolatan.

 

Esther Ferrer
Raven Row, Londres, 2011
© Esther Ferrer, Vegap, Bilbao, 2016.
Argazkia: Eva Herzog, 2011

Babeslea:
Performancea

ERAKUSKETAREN EDUKIA: Performancea

Zerrendara itzuli