X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Fundazioa

fotografía del museo

Erakundearen informazioa

Jatorria

2000ko azaroaren 15a, Museoaren jabeak diren erakundeek, hau da, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak (eta euren izenean, Iñaki Azkunak, Josu Bergarak eta M. Carmen Garmendiak). Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioa sortzea erabaki zuten. Fundazioaren helburua honakoa da: Bilboko Arte Ederren Museoa osatzen duten elementuak sustatu eta garatzea. 2001eko martxoaren 29ko Agindu bidez, EAEko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F-96 zenbakiarekin, eta, bere helburuekin bat etorriz, 3. atalean dago sailkatuta.

Eginkizuna

Bilboko Arte Ederren Museoko antzinako arteko eta arte moderno eta garaikideko bilduma bildu, gorde, aztertu eta ezagutarazi, aberasten ahalegindu, zerbitzuei eutsi eta kalitateko jarduerak sustatu, laguntza aktiboa emanez gizartea hezteko eta Euskadiko balio kulturalak ezagutzera emateko.

Patronatua

Fundazioaren gobernu-organoa Patronatua da. Bertan, instituzio fundatzaileetako ordezkariak daude bilduta –Bilboko Udaletik, alkatea; Bizkaiko Foru Aldunditik, ahaldun nagusia; eta Eusko Jaurlaritzatik, Kultura sailburua–, beste zenbait pertsona fisiko edota juridikorekin batera. Hain zuzen ere, azken horiek museoetako jarduerei buruzko ezagutza zientifiko edo tekniko adituak dituzte edo ekarpen esanguratsuak egiten dituzte, eta, ondorioz, sorrerako helburuak modu egokian lortzen lagundu dezakete. Patronatuko presidentetzak urtebeteko iraupena du, eta txandaka egiten da hiru patrono fundatzaileen artean.


Presidentea:

Juan Mari Aburto Rique jauna, Bilboko Udaleko alkate gisa

Presidenteordea:

Unai Rementeria Maiz jauna, Bizkaiko ahaldun nagusi gisa

Kideak:

Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburu gisa
Xabier Sagredo Ormaza jauna, BBK Fundazioaren ordezkari gisa
Rafael Pardo Avellaneda jauna, BBVA Fundazioaren zuzendari gisa
Rafael Orbegozo Guzmán jauna, Iberdrola, S. A.ren ordezkari gisa
Andoni Aldekoa de la Torre jauna, Euskal Irrati Telebistaren ordezkari gisa
Iñigo Barrenechea Lombardero jauna, Diario El Correo, S.A.ren ordezkari gisa
Javier Andrés Larrinaga jauna, Editorial Iparraguirre, S. A.ren (Deia) ordezkari gisa
Eneko Arruebarrena Elizondo jauna, Metro Bilbao, S. A.ren ordezkari gisa
Patricia Arias Otero andrea, Fundación Banco Santanderren ordezkari gisa
Guillermo Barandiarán Olleros jauna, Fundación Gondra Barandiaránen ordezkari gisa
Emiliano López Atxurra jauna, Petronor, S.A.ren ordezkari gisa
Begoña Marañón Unanue andrea, Cadena SERren ordezkari gisa
Mónica de Oriol de Icaza andrea, Fundación Vizcaína Aguirreren ordezkari gisa


Gainera, fundazioari ekonomia, ondare eta zientziazko ekarpenak egiten dizkioten pertsona fisiko zein juridikoak izendatu ahal izango ditu patronatuak babesle gisa.

Batzorde Betearazlea

Batzorde Betearazleak, patronatuak berariaz eskumenak bereganatu ezean, fundazioa kudeatzeko, gobernatzeko, administratzeko eta ordezkatzeko funtzioak beteko ditu, baldin eta legez patronatuari ez badagozkio besteren esku ezin uzteko moduan.

Honako hauek izango dira Batzorde Betearazleko berezko kideak, erakunde fundatzaileen ordezkari gisa: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia, eta Bilboko Udaleko alkatea; era berean, batzordeko kideak izango dira patronatuak izendatutakoak –halakorik izendatzen baldin badu– fundazioko patrono-izaera duten pertsona edo erakundeen ordezkari gisa, gehienez hiru.

 

Fundazioak, bestalde, hainbat mekanismo eskaintzen dizkie kide indibidualei zein erakundeei museoan parte hartzeko: Museoaren Lagunak eta Kide Korporatiboentzako Programa.