X

Webgune honetan, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, zure nabigazioari buruzko informazio estatistikoa biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Nahi izanez gero, lehentasunak alda ditzakezu edo informazio gehiago jaso ahal duzu. Ados nago

Ordutegiak eta prezioak

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz aldi baterako itxi ondoren, museoak berriz ere irekiko dizkie ateak ikusleei, ordutegiak eta tarifak aldatuta eta jarduerak egokituta, bisitan segurtasuna bermatzeko.

Baldintza hauek aldatu egin daitezke; hala izatekotan, behar den aurretiazko denborarekin jakinaraziko dira. Eskerrik asko zure konfiantzagatik.

Zerbitzuen karta eta bisita protokoloak hemen ikus daitezke.

ORDUTEGIA

  • Aldi baterako erakusketak: astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 20:00etara.
  • Erakusketa iraunkorra: ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa; astelehenetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • 5 €-ko tarifa berezia egongo da aurrerantzean ere museo osoa ikusteko, eta bilduma iraunkorreko ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa ikusteko doako ordu-tartea 18:00etatik 20:00etara izango da.

Igandeetan, hala aldi baterako erakusketak nola erakusketa iraunkorrak 11:00etatik 15:00etara ikusi ahal izango dira.

Ordutegi horiek aldez aurretik iragarriko liratekeen aldaketen mende egon daitezke.

Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen

DENDA

Dendak salmenta-postu bat izango du Chillida hallean, museoaren ordutegi berean. Museoaren online dendak aktibo jarraitzen du. Barkamena eskatzen dugu, egoera dela-eta, produktuak banatzerakoan atzerapenen bat egonez gero.

Liburutegia

Liburutegi zerbitzua irekita berriz, uztailaren 15etik aurrera.
Ordutegi berezia, besterik jakinarazi arte: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
Sartzeko aurretiazko hitzordua behar da, eta edukiera mugatua da. Jarri harremanetan liburutegiarekin bisita baino lehen, mezu elektroniko bidez edo 944 39 61 42 telefonora deituta.

Kafetegia

Astelehenetan 16: 00etatik 21: 00etara
Asteartetik larunbatera 11:00etatik 21:00etara


TARIFAK

Orokorra
5
Bilduma eta aldi baterako erakusketak ikusteko tarifa berezia
Hobaridunak
2,5
Guggenheim, Artium eta Euskal Museoaren lagunak, eta familia ugariak
Doan
Museoaren Lagunak, ICOM, 25 urtetik beherakoak, akreditatutako irakasleak, kazetariak eta gidak, desgaitasuna duten pertsonak, langabetuak.
Doako tarifa 19:00etatik 21:00etara ABC. Bilboko Museoaren alfabetoan bilduma iraunkorra ikusteko.
Hobaridun eta doan tarifez baliatzeko, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da; dokumentazioa indarrean egon behar da.
Botín Zentroa – Chillida Leku – Bilboko Arte Ederren Museoa sustapena
% 20ko deskontua sarrera orokorrean, beste bi erakundeetako batera aurretiaz bisita egin izana egiaztatzen duen tiketa aurkeztean. Behin aplikatu daiteke sarrera bakoitzeko, museoetako bakoitzean, eta ezin zaie beste sustapen batzuei gehitu.
Audiogida
Dohainik deskargatu daiteke QR kode bidez bisitari bakoitzaren mugikorrean. Eskuratu daitezkeen audiogidak: "ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa" erakusketari buruzkoa, hau da, museoko bilduma iraunkorraren egungo muntaketa; "Ameztoy" erakusketari buruzkoa eta "ARTEArekin kontatu nahi dizugu" haurrentzako audiogida.
Taldeko jarduerak
Hurrengo asteetan eta besterik jakinarazi arte, taldeko jarduerak bertan behera geldituko dira (zinema, hitzaldiak, tailerrak).
 

Sarrera Erosi